Interesdunei jakinarazten zaie abenduaren 18tik otsailaren 18ra bitarteko egun baliodunetan (biak barne) 2018 urteko 2. seihilekoko Ura eta estolderia eta 2. seihileko zaborra zetbitzuagatiko zerga ordaintzeko borondatezko epea hasiko dela.
Ordainketa helbideratuta duten pertsonek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko. Udala arduratuko da kobrantza bideratzeaz; hain zuzen, 2019ko otsailaren 6an. Udalak helbideratzea bertan behera utzi ahal izango du, baldin eta ordainagiriak itzultze bazaizkio edo nahiko saldo ez badago.
Ordainketa helbideratua ez duten pertsonei ordainketa-gutun bat bidaliko zaie postaz, edo gure bulegoan emango zaie, barra-kode baten bieez KUTXABANKen ordaindu dezaten: libretaren edo txartelaren bidez diruzainetan, urrutiko bankuaren bidez edo bulegoetan (ordutegia hartu behar da kontuan).
2019ko otsailaren 19tik aurrera, administrazio-premiamenduko prozedura betearazleari emango zaio hasiera, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenei jarraituz, eta ordiandu gabeko kuotak kobratuko dira, dagokien errekarguarekin.
Banku-helbideratzeen altak eta aldaketak eta jakinarazpenetarako helbideen aldaketak Artziniegako Udaletxean izapidetu behar dira.
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Whatsappa txiste eta meme matxistaz beteta izateaz nekatuta bazaude, Laia Eskolak eta Artziniegako Udalak, datozen urtarrilaren 11n eta 17an Udaletxe Zaharrean egingo den tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituztete; bertan gainontzeko taldekideekin batera, zure kontrameme propioak sortu, partekatu eta eztabaidatzeko aukera izango duzu.
Hitzordua hurrengo egun eta orduetan izango da:
Whatsappeko gerlari iztaen lagunduko digun pertsona Esti Etxebarria Galnares izango da, Berdintasunerako eragilea, Neurozientzian Doktorea, irakaslea eta hizkuntza-zale amorratua.
Arabako Foru Aldundiak abenduaren 26an jolas kirola irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez garatzeko 2019rako dirulaguntzen deialdia onartu zuen.
Deialdia hogeita hamar mila euroz (30.000,00 euro) hornituta egongo da gehienez, eta hauek arautuko dute: 55/2015 Foru Dekretua, urriaren 6koa, Diputatuen Kontseiluarena, zeina urriaren 21eko ALHAOn argitaratu baitzen, 2015eko urriaren 21ekoan, eta zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eskumenen arloan lehia bidez ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoak zaizkien oinarri arau orokorrak, eta, bestetik, Foru Agindu honen eranskinean sartzen diren berariazko oinarriak.
Informazio gehiagorako:
https://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2018/148/2018_148_04684_E.pdf
Artziniegako gazteek eta egun hauetan Urira hurbiltzen direnek izango dute denbora non igaro eta tarte atsegin bat pasa: Gaztelekua. Hamaika jarduera desberdin antolatuko dira gazteenek euren adin bereko beste batzuekin batera egungo betebeharrei agur esan eta irribarre bat atera diezaieten.
Eguberiretako Gaztelekuaren agenda (beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea Gaztelekuan):
Abenduak 26
Abenduak 27
Abenduak 28
Urtarrilak 2
Urtarrilak 3 eta 4
Urtarrilak 4