Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datorren ostegunean, abenduak 14, Amurrio Antzokiak bere ateak irekiko ditu, emakume helduei bereziki eskainitako zine foruma hartzeko eta bertaratzen direnek "Las chicas de la lencería" filmaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Hitzordua doakoa izango da.

Hirugarren Adinekoen Ikasgelen testuinguruan, Artziniegak, abenduaren 20an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera,  lo egitearen eta adinaren araberako aldaeren inguruko ikastaroa eskainiko du Udaletxe Zaharrean.

Fernando Gomez Busto mediku geriatra izango da ikastaro libre eta doako honen txostengilea.

Datorren asteazkenean abenduaren 13a,  memoriaren inguruko tailerra egingo da Udaletxe Zaharrean. Tailerra Artziniegako Udalak antolatu du Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 

Tailerrak bertan bildutakoei ohiko ahazteak prebenitzeko beharrezko gakoak eskaintzea du helburu.

Bertyan parte hartu nahi duenak izena emateko aukera izango du 945 39 63 53 telefonora deituta edo Artziniegako Udaletxera joaz.

MEMORIARI BURUZKO TAILERRA

  • Abenduak 13
  • 17:00etan
  • Udaletxe zaharra
  • Izen emateak Artziniegako Udaletxean bertan edo945 39 63 53 telefonora deituta

Artziniegako Udalak informatu gura du, 2017ko urriaren 16tik abenduaren 18ra bitarteko lanegunetan honako hauen 2017ko ordainagiriak borondatez ordaindu ahal izango direla: Landa eta Hiri Izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, 2. seihilekoko zaborra, ura eta estolderia, ibiak eta errentamenduak.

         Zerga horiek ordaindu behar dituzten zergapekoek, ordainketa banku erakunde edo aurrezki kutxen bidez helbideratu ez badute, zerga zorrak Udal Gordailuzaintzan ordaindu ahal izango dituzte epe horretan, 9etatik 14etara.

BANKUETAN HELBIDERATUTAKOAK KOBRATZEKO EGUNA: 2017-12-12 (abenduak 12)

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02