Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak, Uriko gizarte eta kultura kolektibo desberdinekin, A25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko aldarrikapen egunarekin bat egin gura izan dute. Horretarako zenbait jarduera antolatuko dira, guztiak ere, gaitz honen aurka bateginik lan egiteak zein garrantzitsua den auzokide guztiei adierazteko asmoz.

Helburu hori betetzeko antolatutako egitaraua hauxe litzateke:

  • Azaroak19 igandea:

18:00etan, La Encima egoitzan: Las Quijanas de Artziniega antzezlana Hiriska elkarteak eskainia.

 

  • Azaroak 24 ostirala:

18:00etan,Museoan: Aiaraldeko Beldur Barik lehiaketaren sari ematea.

 

  • Azaroak 25 larunbata:

14:00etan: Elkarretaratzea

17:00etan: Berdin Krossa frontoian

Artziniegako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 3D bidezko diseinu eta inprimatzeari buruzko bina tailer eskainiko ditu 11 urte baino gehiagokoek eta 8 eta 10 urte bitartekoek, teknologia berriek eskaintzen dituzten aurrerapausu hauetara salto egin dezaten. 

Tailer biak liburutegian eskainiko dira eta bertan parte hartu nahi dutenek bertan izena eman beharko dute urriaren 31z geroztik.

  • 8-10 urte bitarteko haurrentzat

Azaroak 10 18:00etatik aurrera

  • 11 urte baino gehiagokoentzat

Azaroak 24 18:00etatik aurrera

Arabako emakumeon jabekuntzarako eta berdintasunerako Laia eskolak, berdintasunari buruzko gizonentzako tailer bat antolatuko du datorren ostegunean, azaroaren 9an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Aurretiazko izen ematerik behar ez duen doako tailer hau Udaletxean gauzatuko da.

Azaroan bueltan izango ditugu ipuinak maite dituztenek gehien atsegin duten "Astearte: ipuin txikiak" egitasmoa. Hilabete berriko astearteetan, eta eskari handiari so eginda asteazkenetan ere, arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Artziniegako liburutegian eskainiko diren ipuinak honako hauek izango dira:

  • Azaroak 7 eta 8 : 'Y tu dragón ¿cómo es?', Jackie Morris-ena
  • Azaroak 14 eta 15 : 'Hamar erle laranja sailean', Marilar Alexandre-rena
  • Azaroak 21 eta 22 : 'El mejor libro para aprender a dibujar una vaca' Ronan Badel-ena
  • Azaroak 28 eta 29: 'Jumboren albuma', Care Santos-ena

Azaroaren 15etik abenduaren 13ra bitarteko asteazken guztietan, euren ezagutzak aberastu nahi dituzten pertsona nagusi guztiek, Artziniegako Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bateginik antolatutako nagusientzako ikasgeletan parte hartzeko aukera izango dute. Sarrera libre eta doakoa izango da eta ez da aurretiazko izen ematerik beharko bertan parte hartzeko.

Ikasgelak Udaletxe zaharrean egingo dira, aipatutako egunetan eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Urte honetarako antolatutako egitaraua honako hau da:

AZAROAK 15, asteazkena
Lantegi praktikoa: “Mentes despiertas. Ejercicios prácticos para activar las neuronas y fortalecer el cerebro”.
(1. zatia). Hizlariak: ADINDU

AZAROAK 22, asteazkena
Hitzaldia: “El sueño y sus modificaciones con la edad”.
Hizlaria: Fernando Gómez-Busto, mediku geriatra.

AZAROAK 29, asteazkena
Magia, Arabako Ilusionisten Elkartearekin.

ABENDUAK13, asteazkena
Lantegi praktikoa: “Mentes despiertas. Ejercicios prácticos para activar las neuronas y fortalecer el cerebro”. (2. zatia).
Hizlariak: ADINDU Gerontologia.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02