Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

(Iturria Eusko Jaurlaritza)

Abenduaren 16an eta 17an, 11:30etatik 13:30etara bitartean, Artziniegako udal liburutegiak ateak irekiko ditu, Urizahar elkarteak, Amurrioko Laguntza elkartearekin eta Artziniergako Udalarekin batera, jostaiulen bilketa solidarioa hartzeko. Egoera onean dauden jostailuak baldin badituzue, etxean lekua okupatzen eta inork erabbiltzen ez baditu...ez zalantzarik izan eta lagundu...

Zure jostailuek beste ume batzuen irribarrea eragin dezakete

Datorren ostegunean, abenduak 14, Amurrio Antzokiak bere ateak irekiko ditu, emakume helduei bereziki eskainitako zine foruma hartzeko eta bertaratzen direnek "Las chicas de la lencería" filmaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Hitzordua doakoa izango da.

Hiriska emakumeen elkarteak, Artziniegako Udalaren laguntzarekin, Eguberrietako gozogintza lehaiketaren hemeretzigarren edizioa antolatuko du datorren ostiralean, abenduak 15. 

Azken buruko eta goxokiak 17:30etatik 18:00etara bitartean bilduko dira Udaletxe sarrean.

Parte hartzaile guztiei landare bat eta bonboiak emango bazaizkie ere, hauek izango dira banatuko diren hiru sari nagusiak:

- Aurkezpen onenari saria

-Prestaketa onenari saria

- Zapore onenari saria

 Gozoki eta azken burukoak lehiaketa bukatutakoan aretoan bertan dastatuko dira eta sari banaketa arratsaldeko 19:00etatik aurrera burutuko dute.

 

Hirugarren Adinekoen Ikasgelen testuinguruan, Artziniegak, abenduaren 20an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera,  lo egitearen eta adinaren araberako aldaeren inguruko ikastaroa eskainiko du Udaletxe Zaharrean.

Fernando Gomez Busto mediku geriatra izango da ikastaro libre eta doako honen txostengilea.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02