Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako udal liburutegiak eguberritako apaingarri onena eta originalena aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du.

Abenduaren 18ra arte udal liburutegian lanak aurkezteko epea zabalik izango duen lehiaketako oinarriak honako hauek dira:

LEHIAKETAKO OINARRIAK

  • Lanak originalak izango dira. Egile bakoitzak lan bakar ra aurkeztu ahal izango du
  • Apaingarriak gehienez 30 zm-ko altuera izan ahal du eta edozein material erabil daiteke.
  • Lehiaketa honetan nahi duenak har dezake parte. Kategoriak:

1.kategoria: 4-6 ur te

2. kategoria: 7-9 ur te

3. kategoria: 10-12 ur te

4.Kategoria: 13-17 ur te

5. Kategoria: +18 urte

  • Sari gisa liburu-sorta emango zaio kategoria bakoitzaren irabazleari
  • Lanak gutun-azal batean aurkeztuko dira eta horren kanpoaldean “Eguberri lehiaketa” lema eta dagokion kategoria besterik ez da idatziko. Beste gutun-azal batean datu hauek zehaztuko dira: egilearen izen-deiturak, adina eta telefonoa
  • Irabazleen izen-deiturak abenduaren 22an erakutsiko dira liburutegian.
  • Eguberritako apaingarriak liburutegian erakutsiko dira.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02