Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da, etorkizuneko Artziniegako hirigintza definitzeko.

Atal honetan prozesuari buruzko informazioa jasoko dugu:

  • ARTZINIEGAKO ETORKIZUNEZKO HIRIGINTZARI BURUZKO INKESTA

Udalak etorkizuneko Artziniegako hirigintza definituko duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da, horretarako, herritarrekin lehen hurbilketa bat egingo dugu udalerriaren diagnostiko bat ateratzeko.

Artziniegako Udaletik Galdetegi Orokor hau betetzera animatzen zaituztegu herritarrei, eta eskerrak ematen dizkiegu proiektu honetan emandako denbora eta dedikazioagatik.

Galdetegiak Udaletxean zein Liburutegian daude eskuragarri eta, formatu digitalean, hemen sakatuta.

Aurrez aurre eman daiteke edo posta elektronikoz bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (iritsi dela baieztatzeko erantzuna itxaron), 2023ko martxoaren 20a baino lehen.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspena dela eta, dakizun bezala, Udalatik zure iritzia jakin nahi dugu udalerrian generoarekin eta inklusioarekin zerikusia duten hainbat gaiei buruz.

Hori zeregin teknikoa bada ere, pertsonen eguneroko bizitzan duen eragina dela eta, ikuspegia zabaldu nahi dugu, etorkizuneko planak jendearen beharrei erantzuna eman ahal izateko; emakume, gizon, adineko, haur, gazte eta beste hainbatenak.

Horregatik, eta HAPOn “Ikuspegi inklusiboa”-ri berriro helduz, elkarrizketetan landu ditugun gaiak sakondu edota horiek osatu nahi ditugu.

Galdesorta Udalaren bulegoetan eta Udal Liburutegian duzu.

Aldez aurretik, zure laguntza eskertzen dugu.

Eskerrik asko!

 

 
Artziniegako Udalak jakinaraztzen du Museo Etnografikoa irekitzeko eta bisitaldi gidatuak egiteko zerbitzu berria esleitu duela 2025eko abenduaren 31ra arte. Museoak joan den asteburuan ireki zituen berriro ateak, eta jendearentzako ordutegi berria honako hau izango da:
  • Urtarriletik apirilera eta uztailetik abendura:
    • Asteazkenetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara.
    • Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
    • Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
    • Astelehenetan (jaiegunak eta zubiak izan ezik, kasu horretan itxiera hurrengo lanegunean egingo litzateke) eta astearteetan: itxita.
  • Maiatza eta ekaina:
    • Astearte eta asteazkenetan, 11:00etatik 14:00etara.
    • Ostegunetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
    • Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
    • Astelehenetan: itxita, jaiegunak eta zubiak izan ezik (kasu horretan, itxiera hurrengo lanegunera igaroko litzateke).
Esleipen horren ondoren, Museo Etnografikoak datozen hiru urte eta erdietan irekita jarraituko duela bermatzen da (beste lau urtez jarraipena emateko konpromisoarekin), Aldundiko Kultura Sailaren ekarpen ekonomikoari esker. Urteko aurrekontuetan 55.000 euroko partida kontabilizatuko du irekiera finantzatzeko, Udalak funtzionamendu, garbiketa eta mantentze-gastuak bere gain hartzen dituen bitartean. Esleipen hau Artziniegako Udalak, Kultura eta Kirol Departamentuak eta Artea Etnografia Elkarteak 2022ko otsailaren 11n sinatutako hiru hitzarmeni dagokio.
Berriz irekitzearekin batera, museo-guneko erakusketa-aretoan ikusgai egongo den erakusketak honako hauek biltzen ditu: «Hurrengo geltokia… Artziniega!», Playmobileko irudien bilduma zabal bat eta Artziniegako leku enblematikoen eszenifikazioren bat. Erakusketa honetarako sarrera librea da eta abuztuaren 28ra arte egongo da zabalik, Museoaren ordutegian.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02