Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da, etorkizuneko Artziniegako hirigintza definitzeko.
Atal honetan prozesuari buruzko informazioa jasoko dugu:
- ARTZINIEGAKO ETORKIZUNEZKO HIRIGINTZARI BURUZKO INKESTA
Udalak etorkizuneko Artziniegako hirigintza definituko duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da, horretarako, herritarrekin lehen hurbilketa bat egingo dugu udalerriaren diagnostiko bat ateratzeko.
Artziniegako Udaletik Galdetegi Orokor hau betetzera animatzen zaituztegu herritarrei, eta eskerrak ematen dizkiegu proiektu honetan emandako denbora eta dedikazioagatik.
Galdetegiak Udaletxean zein Liburutegian daude eskuragarri eta, formatu digitalean, hemen sakatuta.
Aurrez aurre eman daiteke edo posta elektronikoz bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (iritsi dela baieztatzeko erantzuna itxaron), 2023ko martxoaren 20a baino lehen.
- Liburuxka honetan azalduta duzue HAPO zer den, zeintzuk diren haren garapen faseak eta zelan parte har daitekeen. Anima zaitez eta parte hartu antolatuko ditugun aurkezpen, tailer, galdetegi zein beste hainbat ekintzetan.
- AURKEZPENA: HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA
- Herritarrek parte hartzeko programa argitaratzea
- Herritarren Partaidetzarako Programa.“. "Inicio de la Revisión de las NNSS, formulación del Plan General de Ordenación Urbana de Artziniega y Programa de Participación Ciudadana"
- Artziniegako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesuan izandako aurrerapenei buruzko hitzaldia.
- Dokumentazio grafikoa planoak 1. zatia.
- Dokumentazio grafikoa planoak 2. zatia.
- Informazio memoria.
- HAPOko lehen proposamenak azaltzeko eta eztabaidatzeko tailerra (Udaletxeko bilkura aretoan, Azaroak 29, asteartea 18:00etan)
- Hitzaldia: Hirigitza inklusibo, generoa, irisgarritasuna, segurtasuna... (Otsailak 13, asteartea 18:00etan, Udaletxeko Bilkura Aretoan)
- Hirigitza inklusiboari buruzko galdetegia HAPO:
Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspena dela eta, dakizun bezala, Udalatik zure iritzia jakin nahi dugu udalerrian generoarekin eta inklusioarekin zerikusia duten hainbat gaiei buruz.
Hori zeregin teknikoa bada ere, pertsonen eguneroko bizitzan duen eragina dela eta, ikuspegia zabaldu nahi dugu, etorkizuneko planak jendearen beharrei erantzuna eman ahal izateko; emakume, gizon, adineko, haur, gazte eta beste hainbatenak.
Horregatik, eta HAPOn “Ikuspegi inklusiboa”-ri berriro helduz, elkarrizketetan landu ditugun gaiak sakondu edota horiek osatu nahi ditugu.
Galdesorta Udalaren bulegoetan eta Udal Liburutegian duzu.
Aldez aurretik, zure laguntza eskertzen dugu.
Eskerrik asko!
- Artziniegako hiri antolamenduko plan orokorraren aurrerapenaren dokumentua jendaurrean jartzea:
- Udalak eskatu du Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idatzi duen taldearekin bilera partikular bat egin nahi duten pertsona guztiak harremanetan jar daitezela udal-bulegoekin, eta haien izena, telefono-zenbakia eta, ahal dela, kontsulta egiteko gaia aurkez dezatela. Plana idatzi duen taldea harremanetan jarriko da ondoren, eguna eta ordua zehazteko, betiere irailaren 27a baino lehen.
- Bestalde, hilaren 16an, HAPOren aurrerapenaren dokumentuari buruzko informazio-hitzaldi bat izango da, eta 19an, berriz, HAPOren Aurrerapen honek Artziniegarako proposatzen duenari buruzko azalpen-tailer bat.
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) egiten jarraitzen dugu. Astearte honetan, bilera irekia egingo da Artziniegako jendearentzat eta bereziki emakumeentzat, Planaren garapenean genero ikuspegiaz hitz egiteko. Animatu eta parte hartu, garrantzitsua da.