Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Erretes Tudelako jai batzordeak patata marmitako txapelketa antolatuko du uztailaren 20an eta lehiakotko oinarriak honako hauek dira:

 

Marmitakoa hegaluzez egingo da.

Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte txapelketan.

Txapelketan izena emateko epea 10:00etan amaituko da.

Parte-hartzaileek 12:15tan aurkeztu beharko dituzte euren kazolak.

Marmitakoa Erretes Tudelako plazan prestatu beharko da.

Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak antolatzaileek ebatziko dituzte, euren irizpideen arabera.

Erretes Tudelako jai batzordeak patata tortilla lehiaketa antolatuko du uztailaren 20an eta lehiakotko oinarriak honako hauek dira:

 

Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte txapelketan.

Txapelketan izena emateko epea 10:00etan amaituko da.

Parte-hartzaileek 11:30tan aurkeztu beharko dituzte euren patata-tortillak.

Tortilla Retes Tudelako plazan egin beharko da.

Arrautza eta patata izango dira txapelketan aurkeztuko diren tortilla guztien oinarrizko osagaiak.

Parte-hartzaile bakoitzak baratxuria eta/edo tipula gehitu ahal izango du, bakoitzaren gustuaren arabera.

Epaimahaiak honako alderdi hauek balioetsiko ditu: zaporea, aurkezpenean erakutsitako sormena eta tamaina.

Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak antolatzaileek ebatziko dituzte, euren irizpideen arabera.

Datorren larunbatean, uztailak 20, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta Retes Tudelan, MV orkestrinak emanaldia eskainiko du Arabatik programa Vitalaren testuinguruan.

Hemen gara berriro oroitarazteko zuen lankidetzari esker iaz gure udalerriko 38 haur lagundu ahal izan genituela eta dagoeneko erabiltzen ez duzuen arropa ez dezazuela bota eskatzeko. Gorde ezazue Bigarren Bizitza bat emateko, izan ere, urrian, oporraldietatik bueltan, arropa bilduko dugu berriz ere.

Badakizue zuen laguntzari gabe, ezer ez dela zilegi. Urrian ikusiko dugu elkar eta gogoan izan “eman bigarren bizitza bat dagoeneko erabiltzen ez duzun arropari eta EMAN DOHAINTZAN”.

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Datorren igandean, uztailaren 14an, Arteko Andre Mariaren Santutegiak ateak irekiko ditu berton eta bere inguruetan, Eskualdeko Herrien Eguna ospatzeko. Jardunaldiko hitzordu nagusia, eguerdiko 12:00etatik aurrerako meza santua izango baldin bada ere, horren ostean, odoloste jana ere egingo da. 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02