Datorren igandean, uztailaren 14an, Arteko Andre Mariaren Santutegiak ateak irekiko ditu berton eta bere inguruetan, Eskualdeko Herrien Eguna ospatzeko. Jardunaldiko hitzordu nagusia, eguerdiko 12:00etatik aurrerako meza santua izango baldin bada ere, horren ostean, odoloste jana ere egingo da.