Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura die elkartei guztiei Zaindari jaietan txosna jartzeko eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 12ko eguerdiko 12:00ak arte zabalik dagoela.

Interesatuak Udal Bulegoetara etor daitezke oinarriak jasotzera.

Arabako Foru Aldundian antolatutako Kultura Araba programaren testuinguruan, Inés Alonso sopranoak, Samuel Tapia kontratenoreak, Jorge Losana tenore eta zuzendariak eta Valentin Miralles baxuak osatutako Cantoria antzinako musika laukoteko kideek kontzertua eskainiko dute datorren igandean, abuztuak 4, arratsaldeko 19:30etan Jasokunde Gure amaren elizan.

Musika egitarau eta taldeari buruzko informazio gehiago hurrengo linkean:

Progrma +info 

Erretes Tudelako jai batzordeak patata marmitako txapelketa antolatuko du uztailaren 20an eta lehiakotko oinarriak honako hauek dira:

 

Marmitakoa hegaluzez egingo da.

Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte txapelketan.

Txapelketan izena emateko epea 10:00etan amaituko da.

Parte-hartzaileek 12:15tan aurkeztu beharko dituzte euren kazolak.

Marmitakoa Erretes Tudelako plazan prestatu beharko da.

Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak antolatzaileek ebatziko dituzte, euren irizpideen arabera.

Erretes Tudelako jai batzordeak patata tortilla lehiaketa antolatuko du uztailaren 20an eta lehiakotko oinarriak honako hauek dira:

 

Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte txapelketan.

Txapelketan izena emateko epea 10:00etan amaituko da.

Parte-hartzaileek 11:30tan aurkeztu beharko dituzte euren patata-tortillak.

Tortilla Retes Tudelako plazan egin beharko da.

Arrautza eta patata izango dira txapelketan aurkeztuko diren tortilla guztien oinarrizko osagaiak.

Parte-hartzaile bakoitzak baratxuria eta/edo tipula gehitu ahal izango du, bakoitzaren gustuaren arabera.

Epaimahaiak honako alderdi hauek balioetsiko ditu: zaporea, aurkezpenean erakutsitako sormena eta tamaina.

Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak antolatzaileek ebatziko dituzte, euren irizpideen arabera.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02