Erretes Tudelako jai batzordeak patata marmitako txapelketa antolatuko du uztailaren 20an eta lehiakotko oinarriak honako hauek dira:
Marmitakoa hegaluzez egingo da.
Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte txapelketan.
Txapelketan izena emateko epea 10:00etan amaituko da.
Parte-hartzaileek 12:15tan aurkeztu beharko dituzte euren kazolak.
Marmitakoa Erretes Tudelako plazan prestatu beharko da.
Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak antolatzaileek ebatziko dituzte, euren irizpideen arabera.