Erretes Tudelako jai batzordeak patata tortilla lehiaketa antolatuko du uztailaren 20an eta lehiakotko oinarriak honako hauek dira:
Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte txapelketan.
Txapelketan izena emateko epea 10:00etan amaituko da.
Parte-hartzaileek 11:30tan aurkeztu beharko dituzte euren patata-tortillak.
Tortilla Retes Tudelako plazan egin beharko da.
Arrautza eta patata izango dira txapelketan aurkeztuko diren tortilla guztien oinarrizko osagaiak.
Parte-hartzaile bakoitzak baratxuria eta/edo tipula gehitu ahal izango du, bakoitzaren gustuaren arabera.
Epaimahaiak honako alderdi hauek balioetsiko ditu: zaporea, aurkezpenean erakutsitako sormena eta tamaina.
Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak antolatzaileek ebatziko dituzte, euren irizpideen arabera.