Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Honen bitartez, 2018ko ekitaldian mendietan esku-hartzeak egiteko eta haien abeltzaintza-erabilera hobetzeko diru-laguntzak eskatzeari buruzko informazio bilerara dei egiten zaie interesatuei. Bilera apirilaren 24an, asteartea, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxean.

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, bihar larunbata, apirilak 21, ARTZINIEGAKO VI MASTER TXAPELKETA ospatuko dela. Auzotarrek 16:15etatik 19:00etara bitartean lasterketaz gozatzeko aukera izango dute, Garai etorbidea, Arteko Aldapa eta Geltoki plazaren inguruetan; kaleak, lasterketako une zehatzetan itxi egingo ditu Ertzaintzak.

Era berean, Txapelketak Mendieta auzunea aipatutako orduen bitartean zeharkatuko duela gogorarazten dizuegu. Horregatik inguruko txakurrak lotuta izatea eta kotxeak behar bezala aparkatutako egon daitezela erregutzen dizuegu, txirrindulariek istripurik pairatu behar ez dezaten.

Idoia Camachok ostiral honetan, apirilak 20 duen horretan eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, idazketa tailerra eskainiko du Artziniegako liburutegian. Interesa duten pertsona orok eta tailerrean parte hartu nahi dutenek, nahikoa izango dute bertara hurbildu eta Idoiak eskainitako teknika eta jarraibideetaz gozatzea.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Apirilaren 16tik 22ra bitarteko heziketa eskaintza

Adin txikiko umeak dituzten gurasoek gehien estimatu dituzten egitasmo berriak berreskuratuz ospatuko du aurten Artziniegako udal Liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Eguna. 

Ahalik eta lehenago haurtxoei irakurtzen hasteko helburuari so eginda, Artziniegako Udalak datorren astelehenean, apirilak 23 "Haurtxoentzako ipuinak" egitasmoa eskainiko du. Ekimen honekin, 24 hilabete baino gutxiago dituzten haurtxoak dituzten gurasoak animatu gura dituzte liburutegira hurbildu eta Iñaki Carreterok eskainitako "Atximurka" ipuinaz goza dezaten.

Hitzordua arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da eta nahi duen orok parte har dezake bertan. 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02