Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Arabako Univertsitate Hospitaleko Mediku traumatologo Jorge Guadillak hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean, maiatzak 11, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Galdakako esklerosiaren inguruan.

Hitzordua Udaletxe Zaharrean izango da eta sarrera, libre eta doakoa.

Etxeko Laguntza arautzen duen udal-araudiari eta Etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezio publikoen aplikazioa arautzen duen ordenantzari entzunaldi publikoa emateko eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (39/2015) 133. artikuluarekin bat etorriz, udal-webgunean argitaratu dira testu horiek. Entzunaldi publikoaren epea maiatzaren 18an amaituko da.

Etxeko Laguntza Zerbitzuaren araudia

Ordenantza fiskala

Bere izenak ongi dioen moduan, entzulea izango da jaun eta jabe bihar ostirala, frontoiaren inguruetan martxan jarriko den egitasmoan.

Arabako Bertsozale Elkarteak bertsolariekin gozatzeko aukera berri bat eskaini nahi izan die bertsozaleei eta horretarako Arabako 16 bertsolarik hartuko dute parte bihar Artziniegara helduko den saio bereziak.

Oholtzarik gabeko aretoetan jokatzen dira saioak eta ikus-entzuleak erabakitzen du nork egingo duen bertsotan finalean; hori bai, azken saioan ez da epailerik izango eta ez da irabazlerik izendatuko.

Hitzordua bihar, ostirala, maiatzak 4, arratsaldeko 20:30ean frontoian.

Arabako herrien arteko 2018ko txapelketa hasi berri dugu eta horren adibide garbia hurrengo larunbatean, maiatzak 5, arratsaldeko 17:30etatik aurrera frontoiaren inguruetan antolatutko den Artziniega eta Zigoitiaren arteko norgehiagoka. Zuk ere herri kirolak atsegin badituzu, etzazu aukera hau galdu eta hurbil zaitez larunbata honetan bertako lehiakideak animatzera. 

Katekesi taldeak, tradizioari so eginda lore eskaintza egingo du datorren igandean, maiatzak 6 Arteko Gure Amaren santutegian, Amaren eguna dela eta. Eguerdiko 12:00etan santutegian bertan meza santua ospatuko da. Antolatzaileek lore eskaintza zein meza santuan parte hartzera dei egiten die nahi duten herritarrei.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02