Ekainaren 30ean Asteroideen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horregatik marrazki lehiaketa antolatu du Artziniegako liburutegiak.
Bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 4ra arte epea zabalik izango dute lanak liburutegian lanak aurkezteko.
Eta etorkizuneko artistek inspiraziorik beharko balute, ez bakarrik unibertsoaren eta asteroideen inguruan, jakin bezate, liburutegian irakurketarako gida prest dela Asteroideen Nazioarteko Eguna dela eta.
Ipuinak eta yoga bezalako mundu desberdinak bat egingo dute Artziniegako Liburutegiak antolatutako hurrengo hitzorduan. Hitzordua maiatzaren 10ean izango da, liburutegian bertan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta 6 urte baino gehiagoko haurrei zuzenduko da.
Sarrera libre eta doakoa.
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Munduko puzkerrik handiena zein den ezagutzeko aukera eta ipuinek eskaini dezaketen bestelako istorio eta aldrebeskeriak zain dituzue maiatzean ere, astearte eta asteazkenetan. Hilabete honetako astearte eta asteazkenetan, Artziniegako udal liburutegian zain izango dituzuen ipuinak hauek izango dira arratsaldeko 17:30etatik aurrera: