Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datorren igandean, maiatzak 27, Arabako arkeologia eta naipeen Fournier museoek “Sare sozialak historian. Jokoa erromatarren garaian” deituriko jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen dizuete.

11:30etatik 14:00etara museoek ateak irekiko dituzte bertako nondik norakoak ezagutzera hurbildutako guztiei jokoan aritzeko aukera ere eskaintzeko. Eta bertan eskainiko diren jokoak honako hauek dira:

TERNI LAPILLI (Artzain jokoa)

TERNI LAPILLI (Artzain jokoa)

DUPLUM MOLENDINUM (Bederatziko alkerkea)

CALCULI edo LUDUS CALCULORUM (Lotu bost)

TABULA (Dado taula)

EL STOMACHION (Buru-hausgarria)

NUCES CASTELLATAE (Intxaurrak eta gazteluak)

IACTUS VENERIS (Kurkuluxak)

SERIAE (Intxaurrak galdara)

TESERAE (Dado eta godaleta jokoa)

Bandoa

Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:

 

a) Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup).

b) Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak.

c) Besteren kontura kontratatzeko laguntzak.

d) Udalerrietako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak.

e) Etxebizitzarako laguntzak.

Laguntzen deialdiari lotutako esteka interesgarriak:

·        Agindurako esteka

Informazio gehiagorako ADR Zabaia: 

945 105 226

 

Datorren larunbatean, maiatzaren 19an, 12.00etan, Autokarabanen Aparkalekua inauguratuko da. Horregatik, Autokarabanetako Euskal Klubak, Sorbeltz, autokarabanen topaketa antolatu du Artziniegan asteburu honetarako. Asteburu honetan autokarabana asko egongo dira Artziniegan.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dituen eginkizunetatik garrantzitsuenetako bat gure autonomi sistemaren zuzenbide eta ekonomi berezitasunei buruzko ikerketak sustatu eta zabaltzea da.

Helburu hori lortzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak “Jesús María de Leizaola” izeneko ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, dudarik gabe, gure pertsonaiarik ospetsu eta adierazgarrienetariko bat denaren omenez. Harrez gero erakunde honek urtero saria eta akzesit baterako deialdia egiten du aldian -aldian ikertzaile-edo aditu- taldeen ahaleginak bultzatu eta zabaltzeko, euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo horren azterketarako eta sakontzerako balio duten ikerketak askatasun osoz egin ditzaten

IKERLANAK

Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik,hainbat aztertze-eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok. Ikerlanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak. Ikerlanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz.

NORENTZAKO

Norbanako edo horretarako sortutako taldeentzako.

DIRU-SARIA

Saria: 20.000 €

Akzesita: 10.000 €

AURKEZTEKO EPEA

2018ko ekainaren 25ean amaituko da.

AURKEZTEKO TOKIA

Bai eskabidea baita ikerlana ere hurrengo helbideelektronikoan aurkeztu beharko dira:• www.ivap.euskadi.eus/leizaola_saria_2018/r61-vedplus/eu

OINARRIAK

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarianargitaratuak, 2018ko maiatzaren 10eko alean.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02