Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Adin txikiko umeak dituzten gurasoek gehien estimatu dituzten egitasmo berriak berreskuratuz ospatuko du aurten Artziniegako udal Liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Eguna. 

Ahalik eta lehenago haurtxoei irakurtzen hasteko helburuari so eginda, Artziniegako Udalak datorren astelehenean, apirilak 23 "Haurtxoentzako ipuinak" egitasmoa eskainiko du. Ekimen honekin, 24 hilabete baino gutxiago dituzten haurtxoak dituzten gurasoak animatu gura dituzte liburutegira hurbildu eta Iñaki Carreterok eskainitako "Atximurka" ipuinaz goza dezaten.

Hitzordua arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da eta nahi duen orok parte har dezake bertan. 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02