Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udalerri honetako lur publikoetan bazkatzen den aziendadun herritar guztioi jakinarazten zaie, gaur hasi eta azaroaren 28ra bitartean Udaletxera jo dezaketela azienda horri dagokion inskripzioa egitera. Izen ematearekin batera azienden berrikoen kopurua adierazi beharko da.

Debekatuta dago ahuntzak larratzea herri-onurako mendian.

Abendiaren 16tik martxoaren 31ra bitartean debekatuta dago artzaintzan ibiltzea erabilera publikoko mendietan.

TASAK (azienda izena emateko momentuan ordainduko da)

AZIENDA MOTA KUOTA BURUKO
ARDIAK 1.40 euro
 ZALDI, ASTO ETA MANDOAK  10.89 euro
 BEHIAK  10.89 euro

 

Egutegi honetan ez da barne hartu 10. zka daraman erabilera publikoko mendia Urtale eta El Acebal. Bertan neguko larratzea baimenduta dago 70 zaldira arte, Mendi Sailak ezarritako eta Udalean kontsultatu ahalko diren baldintzen arabera (1056/15 espedientea)

Artziniegako auzoetako bizilagun guztiei jakinarazten zaie azaroaren 21etik 28ra bitartean izena eman ahalko dutela dagokien egurketa-esleipenaren onurak jasotzeko. Epe hori amaituta ez dira eskaerarik onartuko.

Izena ematean egurketaren zenbatekoa ordiandu beharko da (15 euro)

Halaber, Artziniegako hiriguneko bizilagunei jakinarazten zaie, azaroaren 21etik 28ra burutu ahalko dela ezohiko aprobetxamendua eskatzeko izen-ematea, bereziki Badogako zonaldeko Ameriketako haritzari dagokionez.

Mozketa honen xedea da hostozabal autoktonoari lehiakideak kentzea eta etorkizun gehiago duten Amerikako haritzen hazluntza bultzatzea. 

Izena ematean ezohizko aprobetxamenduaren zebatekoa ordaindu beharko da (30 euro).

BALDINTZAK:

  • Zuhaitzen mozketa 2019ko urtarrilaren 1etik martxoaren 15era burutuko da
  • Mozketa amaitu eta hurrengo astean, egurketaren aprobextamendu zuzena berrikusiko da. Egurketaren aprobetxamendua egin ez bada, edo behar bezala egin ez bada, ezingo da egurrik eskatu hurrengo bi urteetan zehar.
  • Arrazoi justifikatu baten ondorioz egurketaren aprobetxamendua burutu ezingo balitz, idatziz eskatu ahalko da egurketa hori 2019ko abenduan aprobetxatzea.
  • Egurketa zenbakiz mugatuta egongo da eta moztu beharreko zuhaitzak edo adarrak margoz adieraziko dira.
  • Adierazi ez diren zuhaitz lehorrak ez dira aprobetxatuko biodibertsitatea sustatze aldera.
  • Eskuratutako egurra menditik jaitsiko da pistak egoera egokian daudenean, pistak ez kaltetzeko moduan. 

 

Udaletxeko osoko bilkura aretoan bihar, azaroak 21, arratsaldeko 20:00etan, jendeari irekita egongo den kanpainaren zozketa hartuko du. Zozketan, esku inuxente batek 17 txartel irabazle aterako ditu, eta horietako baten bat baliozkoa ez balitz (daturen bat faltan edo daturen bat ulergarria ez balitz), txartelak berriz ere aterako litzakete. Zozketa 250 euroko balioa duten bina erosketa kupoi eta 100 euroko beste 15 banatzeko asmoz egingo da.

Zozketaren oinarriak

Azaroaren 25ean Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa egingo da kiroldegian.

Goizeko 11:30etan hasik oden hitzorduan tirada desberdinak ikusteko aukera izango dugu: batetik emakumenzkoen kategorian (260 kg) parte hattuko duten 10 taldeenak, eta bestetik gizonezkoen kategorian (300 kg) parte hattuko duten bederatzi taldeenak.

 

Aurreko urteetan bezala Elikagaien Bankuak elikagai-bilketa bat antolatu du aurten, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean.

Gure eskualdeko beste udalerri batzuetan bezala, Artziniegak ere elikagai-bilketa horretan parte hartuko du, eta, hala, beste behin ere solidarioa dela erakutsi.
Hona hemen establezimendu laguntzaileak:

  • Supermercado UNIDE
  • Supermercado BEGO
  • JAKITOKI
  • Supermercado ERROTAETXE

Beste batzuetan bezala, ekintza solidario hau egiteko, BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU, elikagaiak biltzen lagun dezaten.

Ostiralean edo larunbatean denbora duzuenok eman, mesedez, zuen izena eta harremanetarako telefono-zenbakia udaletxean, azaroaren 24ko (osteguna) eguerdira arte:

Tel.: 945 39 63 53

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Txandak ostiral (azaroak 30) goizean eta arratsaldean eta larunbat (abenduak 1) goizean izango dira.

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02