Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hazi Fundazioak datorren ostegunean, azaroak 29, Otxandion egingo den “Ostegun Ekintzaileak” egitasmorako gonbita luzatzen dizue.

Jardunaldiaren gai nagusia, ekintzailetzarako bidean aurki genitzakeen oztopoei aurre egiteko erreminta eta pausu desberdinak ezagutzera bideratuko da, horretarako emozio eta motibazioak landuz.

Sesioa IDOIA POSTIGOk zuzenduko du https://www.emotionalfabrika.com/

Bestalde, Otxandion ekintzailetzari ekin dioten pertsona desberdinen esperientziak ezagutuko ditugu:

IZEN EMATEAK: https://fpe.hazi.es/buscador/verCurso.asp?curso=encuentro-2018-jueves-de-emprendimiento&id=es&Ncurso=597586310

Iragan azaroaren 24tik urtarrilaren 31ra bitartean Santxotena Tailer Museoak ateak irekiko ditu, jaiotzen 20. edizioari ongi etorria emateko.

2018 urte honetan, bost kontinenteetako 2200 jaiotza izango dira.

Ordutegia:

Ostiraletik igandera: 11:00-13:30 eta 16:00-19:00

Abenduaren 6tik 9ra bitarteko zubiko ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a itxita

Artziniegako Udalak Bilborako irteera antolatuko du datorren abenduaren 18an. Egun horretarako antolatutako egitaraua honako hau izango da:

8:00 Parte hartzen duten pertsonek bus geltokian bilduko dira.

Goiznean zehar: Bisita gidatua Bilboko udaletxera (Arabiar aretoa, osoko bilkura aretoa, Alkateen galeria,...)

Nahi dutenek Europako merkatu estali handinea, hots Errinberako merkatua eta belenen erakusketa ikusteko aukera izango dute. 

14:00 Bazkaria Athletic jatetxean

Arratsalde librea eguberritako erosketak egiteko

19:00 Itzulera.

Izena emateko prozedura:

55 urte baino gehiagokoek eman ahalko dute izena. Bikoteen kasuan, bietako batek bete beharko du baldintza hori gutxienez.

15 euro ordaindu beharko dira Udaletxean edo Jubilatu eta Pentsionisten klubean. Plaza kopuru mugatua

Artziniegan erroldatutakoen lehentasuna izango dute. Behin izena emanda ez da irteeraren zenbatekoa itzuliko.

Izena emateko azken eguna abenduaren 10a

Euskaraldia hortxe dugu ate joka eta Artziniegan izango dugu non euskaraz gozatu... ahobizi edo belarriprest baldin bazara, adi datozen egunetako egitarau osoari

 

Euskaraldia Artziniegan

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02