Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako auzoetako bizilagun guztiei jakinarazten zaie azaroaren 21etik 28ra bitartean izena eman ahalko dutela dagokien egurketa-esleipenaren onurak jasotzeko. Epe hori amaituta ez dira eskaerarik onartuko.

Izena ematean egurketaren zenbatekoa ordiandu beharko da (15 euro)

Halaber, Artziniegako hiriguneko bizilagunei jakinarazten zaie, azaroaren 21etik 28ra burutu ahalko dela ezohiko aprobetxamendua eskatzeko izen-ematea, bereziki Badogako zonaldeko Ameriketako haritzari dagokionez.

Mozketa honen xedea da hostozabal autoktonoari lehiakideak kentzea eta etorkizun gehiago duten Amerikako haritzen hazluntza bultzatzea. 

Izena ematean ezohizko aprobetxamenduaren zebatekoa ordaindu beharko da (30 euro).

BALDINTZAK:

  • Zuhaitzen mozketa 2019ko urtarrilaren 1etik martxoaren 15era burutuko da
  • Mozketa amaitu eta hurrengo astean, egurketaren aprobextamendu zuzena berrikusiko da. Egurketaren aprobetxamendua egin ez bada, edo behar bezala egin ez bada, ezingo da egurrik eskatu hurrengo bi urteetan zehar.
  • Arrazoi justifikatu baten ondorioz egurketaren aprobetxamendua burutu ezingo balitz, idatziz eskatu ahalko da egurketa hori 2019ko abenduan aprobetxatzea.
  • Egurketa zenbakiz mugatuta egongo da eta moztu beharreko zuhaitzak edo adarrak margoz adieraziko dira.
  • Adierazi ez diren zuhaitz lehorrak ez dira aprobetxatuko biodibertsitatea sustatze aldera.
  • Eskuratutako egurra menditik jaitsiko da pistak egoera egokian daudenean, pistak ez kaltetzeko moduan. 

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02