Udaletxeko osoko bilkura aretoan bihar, azaroak 21, arratsaldeko 20:00etan, jendeari irekita egongo den kanpainaren zozketa hartuko du. Zozketan, esku inuxente batek 17 txartel irabazle aterako ditu, eta horietako baten bat baliozkoa ez balitz (daturen bat faltan edo daturen bat ulergarria ez balitz), txartelak berriz ere aterako litzakete. Zozketa 250 euroko balioa duten bina erosketa kupoi eta 100 euroko beste 15 banatzeko asmoz egingo da.