Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalbatzak, 2025eko urriaren 20an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen behin- behineko onespena ematea Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza f iskala aldatzeari.

Hori guztiori argitara ematen da eta jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ahal izan ditzaten.

Epe horretan erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ezean, behin-behineko erabaki hori behin betiko erabaki bihurtuko da.

Artziniega, 2026ko urtarrilaren 22a

Alkatea

JOSEBA VIVANCO RETES

Udal liburutegia Kultura Etxera itzuli ondoren, nagusientzako lokala udaletxe zaharreko bigarren solairutik beheko solairura pasatuko da, berak hala eskatuta. Gune hori margotu eta altzariz hornituko dute egunotan.
Prest dagoenean, erabiltzen hasi ahal izango dira. Hortik aurrera, lehen solairua gaur egungo jardueretarako mantenduko da momentuz, hala nola, euskara klaserako eta pare bat udal ikastarotarako, eta bigarren solairua ikasketa gela izatera pasako da.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02