
helmuga jasangarri eta irisgarri gisa duten posizionamendua indartzeko asmoz, pertsona guztiek benetako Lurraldeaz lasaitasunez gozatzeko aukera izan dezaten. Ohiko zirkuituetatik urrun dauden txokoak deskubritzeko turismo soft proposamena estreinatuko du Foru Aldundiak.
Behin betiko proiektuak 689.919 euroko aurrekontua du, eta Aldundiak 213.948 euroko diru-laguntza emango du. Kostuaren gainerakoa ordaintzeko, diru-laguntzak eskatuko zaizkie Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Gobernuari. Ekipamendu hori beheko solairuko eraikin bat izatea aurreikusten da, hamar erabiltzaileri zerbitzua emateko. Helburua 2026an eraikuntza-lanak hastea da, 2027an martxan jar dadin.

Artziniegako Udalean kezka handiz ikusten dugu Arabako Aldundiaren ardurapeko papera eta kartoia biltzeko zerbitzua oso gaizki garatzen ari dela gure udalerrian, eta horrek kalte handia egiten diela herritarrei eta herriaren irudiari.
Udaletik publikoki erakutsi dugu ezinegon hori eta Aldundiari berari ere helarazi diogu. Baina zerbitzuak ez du hobera egiten, okerrera egiten jarraitzen du. Eta Aldunditik ere ez dute zerbitzuaren egoerari eta garapenari buruzko informaziorik ematen. Ia 4 hilabeteren ondoren, ordezkorik gabe jarraitzen dugu.
Horregatik guztiagatik, Artziniegako Alkatetzak, Araba osoko beste Alkatetza batzuekin batera, agerraldi publikoa egingo dugu urtarrilaren 21ean, goizeko 11,30etan, Gasteizko Probintzia Plazan, Diputazioaren aurrean, egoera hau salatzeko eta irtenbideak eskatzeko.