Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aurreko urteetan bezala Elikagaien Bankuak elikagai-bilketa bat antolatu du aurten, abenduaren 1 eta 2an.

Gure eskualdeko beste udalerri batzuetan bezala, Artziniegak ere elikagai-bilketa horretan parte hartuko du, eta, hala, beste behin ere solidarioa dela erakutsi.

Hona hemen establezimendu laguntzaileak:

  • Supermercado UNIDE
  • Supermercado BEGO
  • JAKITOKI
  • Supermercado ERROTAETXE
  • La Despensa de la Abuela

Beste batzuetan bezala, ekintza solidario hau egiteko, BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA, elikagaiak biltzen lagun dezaten.

Ostiralean edo larunbatean denbora duzuenok eman, mesedez, zuen izena eta harremanetarako telefono-zenbakia udaletxean, azaroaren 24ko (osteguna) eguerdira arte: 

Tel.: 945 39 63 53
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Txandak ostiral (abenduak 1) goizean eta arratsaldean eta larunbat (abenduak 2) goizean izango dira.

Zuen laguntza izatea espero dugu. Eskerrik asko!!

Aiarako Kuadrillako Ingurumen Arloak Aiarako Kuadrillako Saltoki Jasangarrien Sarea proiektua abiarazi nahi du tokian tokiko udalerrietako garapen agentziekin batera, gure herritarrengandik gertu dauden jardueren sare batean parte hartzera anima zaitezen eta, hala, ingurumenarekin arduratsua den kalitatezko eta gertuko zerbitzu bat eman dezazun.

Jarraian zehazten diren konpromisoak betetzen dituzten saltokiak “saltoki jasangarri - saltoki berde” izendatuko dira, eta etorkizuneko kanpainetako komunikazio- eta garapen-sare bat eraikiko dute, saltokiek ingurumenaren inguruko kontzientzia har dezaten sustatzeko eta, horrez gain, zuen bitartez herritarrek ere gai honen inguruko sentsibilitatea eta kontzientzia hartzeko. Azken batean, herritarrek ikusiko dute zure saltokiak modu arduratsuago batean egiten duela bere jarduera.

Lehenengo kanpainan, 8.000 poltsa berrerabilgarri banatuko dira Aiarako Eskualdeko eta sarearekin bat egindako merkatarien bezeroen artean. Poltsak abenduan banatuko dira, Aiarako Kuadrillako Saltoki Jasangarrien Sareari atxikitako saltokien artean.

Hori dela eta Aiarako Kuadrillak Anima zaitez honekin batera eransten den adierazpen-proposamena betetzera animatzen ditu tokian tokiko merrkatariak.

Atxikitzeko konpromisoa

Datorren igandean, azaroak 26, eguerdiko 12:30etatik aurrera Ermuko Andra Mariaren santutegira hurbiltzen diren guztiek, Fair Saturday egitasmoaren testuinguruan antolatzen den ongintzazko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute. 

Gazteek pairatzen duten Artitri idiopatiko Euskadiko elkartearen aldeko hitzorduan, Bilboko kirol klubeko abesbatzak, Sanfran Koruek eta Artziniegako Bleibet abesbatzak parte hartuko dute.  La cita,

Fair Saturday, izaera kulturala eta bokazio globala duen mugimendu sozial bat da, urteroko azaroaren azken larunbataren inguruan ospatzen dena.

2014an sortutako ekimenak Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko 17 abesbatzei dei egin zien, artistek eurek aukeratutako gizarte proiektu desberdinen aldeko kontzertuak egin zitzaten. Emaitzaren arabera argi geratu zen Artearen eta Kulturaren inguruko mugimendu sozial bat posible litzatekeela eta are gehiago helburu solidarioak izanda. Eta horren adibide onena martxan jarritako hirugarren edizio hau izango da.

 

Fair Saturday-ren inguruko informazio gehiago www.fairsaturday.org webgunean

 

 

Beste urte batez, Artziniegako emakumeen Hiriska elkarteak eguberrietako merkatu txikia antolatuko du. Aurten, abenduaren 2tik 10era bitartean ateak zabalik izango ditu.

Aurreko edizioetan bezala, merkatu txikia osatzen duten objektuak salduta bertan biltzen den dirua, udalerriko pertsona bati bideratuko da, zehatz mehatz Markel Rivas Ecenarrorengana, Galaktoasemia gaixoaz jokako artziniegatarra.

Merkatu txikia, ohi bezala, Arteko Gure Amaren egoitzako kaperan instalatuko da eta nahi duenak, artikulu berri zein erabiliak, extean egindako goxokiak eta abar luze bat eman dwzake, inoiz ez arroparik.

Horrez gain, diru bilketarako kontu korronte bat ireki dute Kutxabank-en,  2095 3207 12 1094043238 zenbakiduna. Eskaini nahi diren objektuak Hiriskak, liburutegiaren gainean duen lokalean utz daitezke, azaroaren 24a baino lehen eta 18:00etatik 19:30etara bitartean. Azken astean zehar objektu bilketa Egoitzan egingo da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02