Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Beste urte batez, Artziniegako emakumeen Hiriska elkarteak eguberrietako merkatu txikia antolatuko du. Aurten, abenduaren 2tik 10era bitartean ateak zabalik izango ditu.

Aurreko edizioetan bezala, merkatu txikia osatzen duten objektuak salduta bertan biltzen den dirua, udalerriko pertsona bati bideratuko da, zehatz mehatz Markel Rivas Ecenarrorengana, Galaktoasemia gaixoaz jokako artziniegatarra.

Merkatu txikia, ohi bezala, Arteko Gure Amaren egoitzako kaperan instalatuko da eta nahi duenak, artikulu berri zein erabiliak, extean egindako goxokiak eta abar luze bat eman dwzake, inoiz ez arroparik.

Horrez gain, diru bilketarako kontu korronte bat ireki dute Kutxabank-en,  2095 3207 12 1094043238 zenbakiduna. Eskaini nahi diren objektuak Hiriskak, liburutegiaren gainean duen lokalean utz daitezke, azaroaren 24a baino lehen eta 18:00etatik 19:30etara bitartean. Azken astean zehar objektu bilketa Egoitzan egingo da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02