Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aurreko urteetan bezala Elikagaien Bankuak elikagai-bilketa bat antolatu du aurten, abenduaren 1 eta 2an.

Gure eskualdeko beste udalerri batzuetan bezala, Artziniegak ere elikagai-bilketa horretan parte hartuko du, eta, hala, beste behin ere solidarioa dela erakutsi.

Hona hemen establezimendu laguntzaileak:

  • Supermercado UNIDE
  • Supermercado BEGO
  • JAKITOKI
  • Supermercado ERROTAETXE
  • La Despensa de la Abuela

Beste batzuetan bezala, ekintza solidario hau egiteko, BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA, elikagaiak biltzen lagun dezaten.

Ostiralean edo larunbatean denbora duzuenok eman, mesedez, zuen izena eta harremanetarako telefono-zenbakia udaletxean, azaroaren 24ko (osteguna) eguerdira arte: 

Tel.: 945 39 63 53
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Txandak ostiral (abenduak 1) goizean eta arratsaldean eta larunbat (abenduak 2) goizean izango dira.

Zuen laguntza izatea espero dugu. Eskerrik asko!!

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02