Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako ehziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Urtarrilaren 22tik 28ra bitarteko heziketa eskaintza

Guztira 17 milioi euroko dotazio ekonomikoa duen Eusko Jaurlaritzako elikagai-industria eta landa garapenaren inguruko diru laguntzak eskatzeko epea, hiru hilabeteren buruan bukatuko da, 2018ko apirilaren 3an.

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea du helburu laguntza deialdi honek. Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak.

2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak

4. Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

2018ko Lehiatu Berria deialdiaren esparruan euren jarduketa garatzen duten eta bertan ezarritako baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko zein juridikori zabalik dago.

+INFO: http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/ayuda_subvencion/2018/lehiatu-berria-2018/

Edo bestela Landa Garapenerako Zabaia elkarteko edozein telefonotara deitu iezaguzu: 945 105 226 edo 633 488 141

Aiara Oinezek datorren ostegunean, otsailak 22, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean Artziniegako Udaletxe Zaharrean bihotz-birikak bizkortzeko ikastaroa antolatuko du. Bihotz birikak bizkortzeko produza hau larrialdetarako kasuetan erabiltzen da, pertsona bat arnasa hartzeari uzten dioenean eta bihotza gelditzen zaionean.

Doako ikastaroa pertsona helduei zuzenduta dago.

Bihotz birikak bizkortzeko ikastaroa

  • Osteguna, otsailak 22
  • 18:00etatik 20:00etara
  • Udaletxe Zaharrean
  • Aiara Oinez-ek antolatua

 

Artziniegako Udalak gogorarazi gura du, iragan ostegunean. urtarrilak 11, 2018 urterako aurrekontu zirriborroaren saio esplikatiboa egin zela.
2018ko aurrekontuko zirriborroaren gaineko informazioa HEMEN aurki dezakete interesa duten pertsonek.


Esteka honetan, herritarrek euren proposamenak egin ditzaten,galdeketa orri bat aurkituko dute. Galdeketa udaletxean edo udal liburutegian uzteko aukera izango da. Baina bestelako biderik beharko luketenek, posta elektroniko bat ere izango dute euren iradokizunak uzte aldera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 22an bukatuko da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02