Datorren asteartean. urriak 24, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Artziniegako liburutegia eskenatoki bihurtuko da, Odei Arregi ipuin kontalariaren emanaldia hartu eta bertan bildutakoei "Ipuin lotsatiak" emankizuna luzatzeko. Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako hitzordu hau ez da ipuin bat kontatzera mugatuko, izan ere, ipuinak eta antzerkia uztartuta, etxeko gauzekin osatutako unibertso txiki bat eriakitzen saiatuko da.
Bertan parte hartu nahi duten pertsonek urriaren 16az geroztik izena eman beharko dute liburutegian bertan.
Urrian bueltan izango ditugu ipuinak maite dituztenek gehien atsegin duten "Astearte: ipuin txikiak" egitasmoa. Hilabete berriko astearteetan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Artziniegako liburutegian eskainiko diren ipuinak honako hauek izango dira:
Inma Roizek bihar ostrirala, irailak 29 duen horretan eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, idazketa tailerra eskainiko du Artziniegako liburutegian. Interesa duten pertsona orok eta tailerrean parte hartu nahi dutenek, nahikoa izango dute bertara hurbildu eta Inmak eskainitako teknika eta jarraibidetaz gozatzea.
Datorren irailaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Aiarako Emaumeen Gelak ateak irekiko ditu ofizialki. Hitzordua Elexalde 2 helbidean izango da, Arespalditzan eta hauxe bukatu eta berehala, Virginia Imazek zuzendutako eta umorea eta emakumeak uztartzen dituen ikastaroa eskainiko du. Emozio biologikoei eta kulturalei buruz hausnartuko dute bertan bildutakoek. Horretarako, ariketak egingo dituzte, barruko tentsioa bota eta pozak eta barrea aterateko.
Informazio gehiagorako: