Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Gaztela eta Leongo Gobernuak informatu duenez, konponketa lanengatik  BU 550 errepidea (Angulo Haitzekoa), martxoaren 19.tik, astelehena, 23.arte, astelehenetik, moztuta egongoda. Lanak hitzartutako periodo baino lehen amaitzen badira, aurreko abisurik gabe irekiko da.

Eneritz Allue Perezek, www.eneamatxo.com webguneko arduradunak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, martxoak 27, Arespalditzan kokatutako Aiarako Udaletxeko beheko solairuan dagoen balio anizdun aretoan. Hitzaldiak, haurrentzako araututako elikadura osagarria izango du izpide.

Haurtxoak zuzendutako araututako elikadurak ( ingelesezko baby-led weaning terminoaz ere ezaguna dena) elikadura aberats eta nanitzerako bideari haurtxoak berak ekiten dion proezsuari so egiten dio. 

Aiara Oinezek Aiarako Udalaren laguntzarekin antolatutako hitzordua, arratsaldeko 17:30etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. 

Sarrera libre eta doakoa.

Artziniegako Udalak, NORMA OPERAren ENTSEGU OROKORRA ikusteko aukera eman nahi die hala nahi duten pertsona guztiei. Maiatzaren 16an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Entseguaren ordutegia: 19.30-21.30

AUTOBUSA:

Irteera 18:00etan eta itzulera 22:30ean.

Doako autobus-zerbitzua emango da, gutxienez 20 pertsonako taldea osatzen bada.

Sarreraren prezioa:

  • Erroldatuak: 30 euro.
  • Erroldatu gabeak: 37 euro.

Izena emateko, Artziniegako udaletxean izena eman eta ordaindu.

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 10a.

Informazio gehiago:

945 39 63 53

Bilboko GayLesbiTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, Zinegoak, Artziniegara helduko zaigu Udaletxe Zaharrean, datorren martxoaren 15eko 18:00etatik aurrera zenbait laburmetrai eskaintzeko prest. 

Sarrera doan

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, 2018ko Antzinako Merkatua antolatzeko batzorde batean parte hartzeko interesik duen orori, martxoaren 23a baino lehen, Udal Bulegoetan jakianarazi beharko duela. 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02