Artziniegako Udalak jakinarazi gura du bihar larunbata, martxoak 10, Aiarako Biraren XXIX edizioko hirugarren etapa dela eta, trafikoak zenbait eragin pairatu beharko dituela:
15:45tan hasi eta arratsaldeko 17:45ak bitartean, trafikoa eten eta aparkatzea debekatuta egongo da honako leku hauetan:
Eguerdiko 14:00etan hasi eta proba bukatu bitartean, aparkatzea eta zirkulatzea debekatuta egingo da, honako toki hauetan:
Hala ere, antolatzaileek jakinarazi gura dute, garabi zerbitzua izango dela, debekatutako inguruetan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu ahal izateko.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren asteazkenean, martxoak 7, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Udaleko Osoko bilkuraren ez ohiko sesioa egingo da.
Sesioaren gai zerrenda osatzen duten gaiak honako hauek izango dira:
Artziniegako Udalak, bertako elkarte, talde, establezimendu eta bizilagunei dei egin gura die, 2018ko Artziniegako jaiak antolatzeko bilkuran parte har dezaten.
Bilkura datorren ostiralean, martxoak 9, arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo da Udaletxe Zaharrean.
ARTZINIEGAKO JAIEN ANTOLAKETA
Zer hobeagorik gure haurrak txiki txikitatik literaturaren mundu zorgarrian murgiltzea baino!
Ahalik eta lehenago haurtxoei irakurtzen hasteko helburuari so eginda, Artziniegako Udalak datorren astelehenean, martxoak 19 "Haurtxoentzako ipuinak" egitasmoa eskainiko du. Ekimen honekin, 24 hilabete baino gutxiago dituzten haurtxoak dituzten gurasoak animatu gura dituzte liburutegira hurbildu eta Lur Usabiagak eskainitako "Loaloa urtxiñoa" ipuinaz goza dezaten.
Hitzordua arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da eta nahi duen orok parte har dezake bertan.