Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Ekainaren 10ean eta 13an, Artziniegako udaletxe zaharrean, aurretiazko borondateen dokumentuari buruzko bina tailer eskainiko dira.

Tailerrak arratsaldeko 18:30etan hasiko dira eta ordu eta erdi iraungo dute.

Lehen tailerrean, dokumentuaren ezaugarri eta helburuei buruzko infomazioa eskainiko da.

Bigarren tailerrean, egin nahi dutenek erredaktatu dezaten behar beste dokumentazio eskainiko zaie.

Parte hartu nahi dutenek, euren izen abizenak eta harremanetarako telefonoa utzi deezakete anbulatorioan.

Artziniegako Udalak txangoa antolatuko du datorren asteazkenean, ekainak 12, La Rhune eta Donibane Lohitzunera. Jardunaldi horretarako antolatutako egitaraua honako hau izango da: 

7:00 parte hartzen dutenek busa hartuko dute bus geltokian.

Goizean zehar: Rhuneko trena ezagutzea

14:00 Otordua

Arratsaldea libre Donibane Lohitzune ezagutzeko

20:30 Iztulera.

 

Izena emateko prozedura:

65 urte baino gehiagoko pertsonek izena emateko aukera izango dute. Eta bikote bat baldin bada, bietako batek ezaugarri hau betet beharko du.

30 euro ordaindu (garraio, bisita eta bazkariagatik) Artziniegako Udaletxean (erroldatu gabe dauden pertsonek, ordea, 40 euro ordaindu behakro dituzte). Plaza kopuru mugatua.

Artziniegan erroldatutakoek lehentasuna izango dute izena emateko unean. Behin izenaemanda, ez da txangoagatiko dirurik itzuliko .

Izena emateko epea: maiatzaren 27tik ekainaren 5era bitartean zabalik

Artziniegako Udalak ekainaren 1ean hasi eta hilaren 22ra bitartean, goizeko 11:30etatik 13:30etara arte, Artzientzia ekimena antolatuko du,  6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zientzia eta ekintza zientifikoak sustatzeko helburua duen topagunea.

EKAINAK 1 ARTZINIEGA MUSEOAN

POLIMERO BIODEGRADAGARRIAK: SLIME BLANDIBLÚ

  • Pilota jostariak

EKAINAK 8 ARTZINIEGA MUSEOAN

KLIMA-ALDAKETA

  • Izotz garaia eta Klima-Aldaketa 

EKAINAK 15 ARTZINIEGA MUSEOAN

KIMIKA GUZTIA

  • Erreakzio txikiak
  • PH faktorea

EKAINAK 22 ARTZINIEGA MUSEOAN

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Energiarekin
  • Magia magnetikoa

 

ARTZIENTZIA egitasmoko ekintzak guztiak doakoak dira. Izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 30a bitartean, udaletxean bertan. 

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, bihar osteguna, maiatzak 23, ur horniketa zerbitzua etengo dela hurrengo puntu hauetan:

  • Artziniega (herriam, bere kale eta etxaldeak)
  • Eskartza auzoa
  • Barretaguren auzoa
  • Ureta auzoa
  • Soxoguti

Horniketa zerbitzuaren etetea goizeko 9:30etatik eguerdiko 12:00ak arte, gutxi gorabehera izango da.

Ur horniketa zerbitzua, ur sare nagusian egin beharreko konponketa lanek eragin dute.

Barkatu sortutako eragozpenak.

Maiatzaren 17a LGTBIQ+fobiaren aurkako Eguna dela eta, Artziniegako Udalak dibertsitate afektibo eta sexuala zein genero identitate anitzak ospatzen dituen udalerria aldarrikatu nahi du, LGTBIQ+ kolektiboari egindako erasoak zigorrik gabe uzten ez diren udalerria. LGTBIQ+fobiak ez du soilik pertsonen askatasuna arriskuan jartzen, baita gizarte osoaren ongizatea ere.

Era berean, Artziniegako Udalak bere gain hartzen du sexualitate, genero eta desio anitzak ikusarazteko konpromisoa, eta LGTBIQ+ taldekoen kontrako diskriminazioari, estigmatizatzeari eta bortizkeriari aurre egitekoa, berdintasun eta aniztasun politika publikoaren bidez.

Artziniegan, LGTBIQ+fobiarik ez!

Aske maite, aske bizi!

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02