Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

ERDIGUNEA ETA AUZOAK

Hileko 1. eta 3. ostiralak

Utzi hurbileneko edukiontzian, Aurretik hurrengo telefono honetara deituta : 944 355 750

Artziniegako Udalak bilkura bat deitu du uztailaren 8rako, astelehena, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan, eta irailean egingo den Merkatuko hurrengo edizioan modu presentziazkoan parte hartu nahi duten (postuak, ekitaldiak, lankidetza, etab.) pertsona eta talde guztiak gonbidatuta daude. 

Bertaratu ezin baina programan parte hartu nahi dutenek Unai Gotxi Kastrexana eta Zuriñe Frutos Gutierrez-Barquín zinegotziekin jar daitezke harremanetan edo info@artziniegakoudala.eus helbidera mezua bidali.

Bilkuraren helburua udalerriak ekitaldi honetan izango duen partaidetza zehazten hastea eta egun horretako programarako ideiak jasotzea da.

Interesdunei jakinarazten zaie maiatzaren 24tik uztailaren 24ra bitarteko egun baliodunetan (biak barne) 2019 urteko 1. seihilekoko Ura eta estolderia eta 1. seihileko zaborra zetbitzuagatiko zerga ordaintzeko borondatezko epea hasiko dela.

Ordainketa helbideratuta duten pertsonek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko. Udala arduratuko da kobrantza bideratzeaz; hain zuzen, 2019ko uztailaren 3an. Udalak helbideratzea bertan behera utzi ahal izango du, baldin eta ordainagiriak itzultze bazaizkio edo nahiko saldo ez badago.

Ordainketa helbideratua ez duten pertsonei ordainketa-gutun bat bidaliko zaie postaz, edo gure bulegoan emango zaie, barra-kode baten bieez KUTXABANKen ordaindu dezaten: libretaren edo txartelaren bidez diruzainetan, urrutiko bankuaren bidez edo bulegoetan (ordutegia hartu behar da kontuan).

2019ko uztailaren 125etik aurrera, administrazio-premiamenduko prozedura betearazleari emango zaio hasiera, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenei jarraituz, eta ordiandu gabeko kuotak kobratuko dira, dagokien errekarguarekin.

Banku-helbideratzeen altak eta aldaketak eta jakinarazpenetarako helbideen aldaketak Artziniegako Udaletxean izapidetu behar dira.

Herritar eta interesatu guztiei jakinarazten zaie uztailean Artziniegako Udal igerilekuetan igeriketa ikastaroak eskainiko direla.

Ikastaroen ordutegia:

  • Hobekuntza 11:15-12:00
  • Umeen iniziazioa 12:00-12:30

Ikastaroaren prezioak

  • Bazkideak eta Artziniegan erroldatutakoak: dohainik* (25€)
  • Bazkideak eta Artziniegan ez erroldatutakoak: 60€
  • Bazkideak ez direnak eta Artziniegan erroldatutakoak: 50€

Izena emateko epea uztailaren 2tik 7ra arte zabalik izango da

Ikastaroak uztailaren 8an hasiko dira

Izena emateko lekua udal igerilekuak izango dira

Plazak murriztuak izango dira eta inskripzio ordenaren araberakoa izango da (10 plaza gehienez)

OHARRA: 20€ klaseen %80ri laguntzeak itzulitako fidantza.

Artziniegamko Udalak, muturreko tenperatura altuek eragindako alerta hori-laranja egoera aurrean, eguzkitan ez ibiltzeko eta likido gehiago hartzeko gomendioa egin gura du.

Bihar hasi, ekainak 26, eta ostiralera bitartean, ekainak 28, aire masa bero bat hurreratuko zaigu tenperatura altuak utzita. Hasiera betan, tenperaturak 37 gradu ingurukoak izango dira, baina ostegun eta ostiralean 38 eta 39 gradura arte ehl daitezke barnealdean.

Eusko Jaurlaritzaren abisua

Muturreko tenperaturak

Iragarpena

Gomendioakomendioak

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02