Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak interesatu guztiei adierazi nahi die, ekainean eskaerak aurkez daitezkeela hurrengo bi lerroetan:

  •  2018/2019an batxilergo, formakuntza zikloko goi edo erdi zikloak ikasketak bete dituzten gazteentzako diru laguntzak, bizitokitik ikastetxera joan daitezen
  •  2018/2019an unibertsitatean ikasketak bete dituzten gazteentzako diru laguntzak, bizitokitik ikastetxera joan daitezen

 

Eskaera aurkezteko dokumentua eskura dago Siervas de Jesuseko Gazteria Institutuan edo telematikoki  https://gazteria.araba.eus/.

Vital fundazioaren Vital Arabatik programaren testuinguruan, Jasokundearen Andra Mariaren parrokiak, oyful Gospel Choir Vitoria talderaren doako kontzerkuaz gozatzeko aukera izango da, ekainaren 1ean.

Hitzordua arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da.

Artziniegako Udalak autobusa antolatu du  ekainaren 16an GASTEIZen egingo den ARABA EUSKARAZera joateko.

PREZIOAK:
- 8 € irteera bat erreserbatuz gero.
- 10 € guztira, bi irteerak erreserbatuz gero.

PLAZA KOPURUA: 35 irteera bakoitzean. Erreserba inskripzio-ordenaren arabera.

INSKRIPZIOA: Dagokion kopurua ordaindu Udaletxean izena ematean, irteera bakoitzerako finkatutako epean.

ARABA EUSKARAZ (irteera: ekainak 16)
 Eman izena ekainaren 13ra arte
 Irteera: 9,30etan (Bizkaibus)
 Itzulera: 19,00etan Gasteiztik.

*OHARRAK:
1) Irteera bakoitza egiteko, gutxienez 15 pertsonak eman beharko dute izena dagokion autobusean.

2) Adingabekoak adin nagusiko batez lagundurik joan beharko dute, edo gurasoen/legezko tutorearen baimen idatziarekin. Baimen idatzia beteta eta
sinatuta entregatu beharko da Udaletxean izena ematean.

3) Finkatutako orduan norbait falta bada, autobusak ez du 15 min. baino gehiago itxarongo.

Interesdunei jakinarazten zaie maiatzaren 24tik uztailaren 24ra bitarteko egun baliodunetan (biak barne) 2019ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea hasiko dela.

            Ordainketa helbideratuta duten pertsonek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko. Udala arduratuko da kobrantza bideratzeaz; hain zuzen, 2019ko ekainaren 5ean. Udalak helbideratzea bertan behera utzi ahal izango du, baldin eta ordainagiriak itzultze bazaizkio edo nahiko saldo ez badago.

            Ordainketa helbideratua ez duten pertsonei ordainketa-gutun bat bidaliko zaie postaz, edo gure bulegoan emango zaie, barra-kode baten bidez KUTXABANKen ordaindu dezaten: libretaren edo txartelaren bidez diruzainetan, urrutiko bankuaren bidez edo bulegoetan (ordutegia hartu behar da kontuan).

2019ko uztailaren 25etik aurrera, administrazio-premiamenduko prozedura betearazleari emango zaio hasiera, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenei jarraituz, eta ordaindu gabeko kuotak kobratuko dira, dagokien errekarguarekin.

            Banku-helbideratzeen altak edo aldaketak eta jakinarazpenetarako helbideen aldaketak Artziniegako Udaletxean izapidetu behar dira

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02