Artziniegako Udalak txangoa antolatuko du datorren asteazkenean, ekainak 12, La Rhune eta Donibane Lohitzunera. Jardunaldi horretarako antolatutako egitaraua honako hau izango da:
7:00 parte hartzen dutenek busa hartuko dute bus geltokian.
Goizean zehar: Rhuneko trena ezagutzea
14:00 Otordua
Arratsaldea libre Donibane Lohitzune ezagutzeko
20:30 Iztulera.
Izena emateko prozedura:
65 urte baino gehiagoko pertsonek izena emateko aukera izango dute. Eta bikote bat baldin bada, bietako batek ezaugarri hau betet beharko du.
30 euro ordaindu (garraio, bisita eta bazkariagatik) Artziniegako Udaletxean (erroldatu gabe dauden pertsonek, ordea, 40 euro ordaindu behakro dituzte). Plaza kopuru mugatua.
Artziniegan erroldatutakoek lehentasuna izango dute izena emateko unean. Behin izenaemanda, ez da txangoagatiko dirurik itzuliko .
Izena emateko epea: maiatzaren 27tik ekainaren 5era bitartean zabalik