Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Artziniegako Udalak bat egin du tokiko eremuari zuzendutako ekimenarekin, Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.
 Martxoak 9, 12:00etan bost minutuko elkarretaratze isila egingo da udaletxearen aurrean.
 
Berdintasunaren Legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea
Urtero bezala, martxoaren 8an, emakumeei historikoki usurpatu zaizkien eskubideak lortzeko egindako borroka anitzen esanahia gogora ekarri eta aldarrikatu nahi dugu. Borroka horiek, zalantzarik gabe, emakumeen bizitzako hainbat arlotan aurrerapen handiak lortzen lagundu dute, eta emakumeen elkarteen eta mugimendu feministaren ekarpenik gabe ez ziratekeen posible izango. Norbanakoen, kolektiboen eta erakundeen arteko elkarlana da, nork bere eragin-eremutik abiatuta, indarrak batuz eta estrategiak partekatuz helburu bera izanik jomuga: emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea. Gaur egun ere, bide luzea dugu egiteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko, eta, horregatik, ezinbestekoa da emakumeen eguna aldarrikatzen jarraitzea.
Horregatik, martxoaren 8an, Artziniegako Udalak konpromisoa hartu du berdintasunaren arloko politiken eta zerbitzuen diseinuan eta plangintzan aurrera egiteko, dagozkien/on jarraipen- eta ebaluazio-mekanismoak bultzatzeko eta indartzeko, bai eta arauak, jarraibideak eta gidalerroak egiteko ere, lege honetan eta lege hau garatzeko araudian ezarritakoa beren esku-hartze eremuetara zehazteko eta egokitzeko, eta behar diren baliabideak emateko.
Zehazki, konpromisoa hartu nahi dugu honako erronka hauetan pixkanaka aurrera egiteko:
● Berdintasun-politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, pertsonalak eta teknikoak indartzea.
● Berdintasunaren aldeko lanean generoaren eta giza eskubideen ikuspegia indartzea, bai eta Kuadrilla eta Udaleko arloen arteko koordinazioan ere.
● Udaleko langileen berdintasunari buruzko barne-prestakuntza bultzatzea, oinarrizko, derrigorrezko eta etengabeko prestakuntza-plana progresiboki planifikatuz.
● Emakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien biktimei arreta emateko sistema zabaltzea, gure eskumenen esparruan, detekzio goiztiarreko sistemen hobekuntzan aurrera eginez, neurri guztien erdigunean biktimen eskubideak eta haien ahalduntzea kokatuz, eta biktimen erreparazio-eskubidearen aitorpena aintzat hartuz.
● Ikuspegi intersekzionalaren integrazioan aurrera egitea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko esku-hartze publiko osoaren ikuspegi inspiratzaile gisa.
● Herritarren sentsibilizazioan sakontzea, gizartea kontzientziatzeko eta emakumeak ahalduntzeko kanpaina eta programa instituzionalak daudela bermatuz, bereziki gizonak eta haurrak.
● Berdintasunaren aldeko eta emakumeak ahalduntzeko neurriak osotasunean garatzen jarraitzea, mugimendu feministaren parte-hartzea bultzatuz eta haien ekarpenak sartuz.
● Erakundeen akordioak eta koordinazio-sistemak eta -protokoloak hobetzea eta aldian-aldian eguneratzea. Aurten ere, Protokoloari jarraipena emateko mahaiak gauzatuko dira.
Martxoaren 8a dela-eta, herritar orori dei egiten diogu udalerrian antolatutako mobilizazioetan parte har dezan!
ARTZINIEGAK "GEURETIK SORTUAK" KULTUR PROIEKTU BERRIAN PARTE HARTZEN DU
Udalbiltzako 'Geuretik Sortuak' proiektuan parte hartu du Artziniegako Udalak, eta bide horretatik dator herrira Tanttaka Antzerki Taldearen Sexberdinak antzezlana.
Martxoak 11, 19:00etan, Alde Zaharreko Parrokian.
Antzezleak: Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
 dela etxean bertan, dela bigarren etxebizitzan interesa izan dezaketen Artziniegako familia guztiei, Udalari jakinarazteko martxoaren 7an, astelehena, har ditzaketen pertsonen kopurua adierazita.
Dena den, herritarren elkartasunezko eskaintza indibidual eta partikularrak bideratzeko eta kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzak jarritako posta erabil daiteke: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02