Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Gaur, Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen da (edo Zuhaitzen Eguna), eta Artziniegako hiri-egituran zuhaitz batzuk daude, itxura, berezitasun eta/edo historiagatik ezagutzera ematea eta balioestea merezi dutenak.
Hori dela eta, martxoaren 27an, igandea, goizeko 10:30etan Muskerrak Ingurumen Elkartearekin irteera bat egitea proposatzen da, euskeraz. Irteera horretan, Hirigune Historikoa eta Garai plazaren ingurua zeharkatuko lirateke, Arteko Landan amaitzeko, ibilbidean dauden zuhaitz batzuk behatzeko geldialdiak eginez.
Zuhaitz bereziez gain, hiri-inguruneari lotutako landare- eta animalia-espezie batzuk ezagutarazi nahi dira, baita udalerriak dituen baso-masei eta jasaten dituzten mehatxuei balioa eman ere.
 Artziniegako turismoa suspertzearen alde Udalak egin duen apustuaren eta urte hauetan hartutako beste ekimen batzuen ildoan, Udaletik Geltoki Plazako eta Hiriko Ateko panel turistikoak eguneratu ditugu mapa batekin eta hainbat punturi buruzko informazio orokorrarekin bisitatzen gaituenak gure hiribilduan koka daitezen. Arabako Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntzarekin egina, gure hiribildura hurbiltzen denari beharrezkoa den informazioa eskaini nahi dio.
Honek ez du behin betiko mapa izan nahi, guztion artean hobetu nahi dugu, beraz, proposamenen bat baduzu edo hobekuntzarik bururatzen bazaizu, mapa eta gaia kontuan hartuta, ekarpena egin ezazu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz.
 
 
Hilabetetako lana izan da hau, non Artziniegako hainbat emakumeen bizipenak idatzi dituen Inma Roizek idazleak, non zuenak ziren historioak gaur guztionak bihurtu dituzuen.
Eskerrak liburuan parte hartu duzuenoi, bidetik galdu ditugun emakumeei, Inmari eta Mireni liburua hau egi bihurtzeagatik eta noski, gaur frontoira gerturatu zareten guztioi liburu honi merezi zuen harrera egiteagatik.
277116677 337533495086022 7130616560917719532 n
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02