Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

"Meteoritoa erori balitz bezalakoa. Lehergailu atomikoa bestela. Inpaktuaren ondorioak ez ziren izan berehalakoak, baina; inoiz ez dira. Horrelakoa izan zen Izaroren etorrera Artziniegara. Okerrena da inork ez zuela iragartzen halako kataklismorik, soilik goi-mailako komandantzietan izan zezaketen horrelako zerbaiten susmoa. Bai, hori da, susmoa bakarrik.

Eta inork kontrakorik esan aurretik, aipa Izaro ez dela bere benetako izena. Beste nortasun bat sortzeko eskatu dit. Ez da poliziari beldur diolako edo gaizkileen atzetik ibiltzen diren justiziagile autonomoei iskin egitearren. Ospea dosi txikietan gustatzen zaio, petikomite eta perfume-ontzietan.
Jada egun batzuk zeramatzan Josurekin lanean. Hauek laguntza behar zutela eta, Irati eskaini zen egun pasa Artziniegara joateko Bilbo gris eta monotono hartatik. Erretes Tudelan bi zakur eta agure bat ikusi zituen, baina hiri handiaren anabasa baino exotikoagoa iruditu zitzaion hango panorama. Egun motel horietakoa zen, zeruan hodeiak negarrez hasten direna kantu malenkoniatsu bat jartzen badiezu. Egun oskarbiak nostalgiaz oroitzen zituzten euren gristasunean...."
Horrela hasten da Ugaitz Agirre Zapirainen (Usurbil) narrazioa, Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak proiektu kultural eta euskaldunaren baitan sortutako kontakizun multzoaren barruan. Artziniegako Udalak parte hartzen du, beste 21 euskal udalerrirekin batera. Ugaitz Agirrek iaz denbora bat eman zuen gure artean eta bere esperientziatik sortu da nobela labur hau, beste batzuekin batera kontakizun multzo honetan biltzen dena.
Datorren astelehenean, Artziniegako udal liburutegian, Ugaitzek bere kontaketa aurkeztuko digu. Artziniegakoa zara? Euskalduna zara? Anima zaitez eta etorri!

ugaitz

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02