Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Udaberria heldu da eta berarekin batera sugeen ugaltze eta aktibitate handieneko garaia. Urtearen une hau suge gehien ikusten dugun denboraldia izaten da. Horregatik Sugeak Lagun kanpaina martxan ipini dugu! Ekimenaren helburua Aiaraldean topa ditzakegun sugeei buruzko informazioa biltzea da. Sugeak animalia lotsatiak dira, hori dela eta, gutxi dakigu beren ohiturak, habitat eta populazioen egoerari buruz.
Horregatik, animalia hauen kontserbaziorako baliozkoa zaigun informazioa biltzeko, zure laguntza behar dugu!
Gainera kanpaina honekin sugeak jendearengana hurbiltzea dugu helburu. Izan ere, beraiengan erreparatuz, haiei buruz gauza interesgarriak ikasiz eta beldurra galduz, gutako bakoitza izan baitaiteke animalia zirraragarri hauen kontserbatziorako giltzarria.
Suge bat ikusten baduzu, ez gerturatu izutu egingo duzulako. Lasai utziozu, eta guztiaren gainetik, ez hil! Argazki edo bideo motz bat atera iezaiozu distantzia batetik (2 metro inguru) eta guri bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Behar ditugun datuak:
- Emailaren gaia: Sugeak Lagun
- Zure izen abizenak
- Non atera duzun argazkia
- Noiz atera duzun argazkia
Guk lehenbailehen erantzungo dugu eta topatu duzun espeziearen izena jakinaraziko dizugu. Era berean, gure Espezieen Fitxetan (ikusi hemen) animaliari buruzko informazioa irakurri ahal izango duzu.
Larrialdietarako whatsapp zenbaki bat ere badugu: +61415387638.
Zeri deritzogu larrialdi bat? Suge bat topatu duzu zure etxean eta nola atera ez dakizu. Mesedez, ez ezazu hil. Whatsapp mezu bat bidaliguzu argazki batekin eta berehala erantzungo dizugu instrukzioekin.
Jasotako datuak bilduko ditugu eta uda bukaeran jakinaraziko dizkizugu topatutako espezieak eta kopuruak.
Parte hartu!
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02