Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Albiste handia da, zalantzarik gabe, Artziniegak eta Arteako Amabirjinak, hemendik aurrera, Hiribildua sortu zenetik 750 urte igaro ondoren, beren kultura-esparrua eta, zehazki, eskulangintza are gehiago aberasten duen puntilla berezi eta propioa dutela jakitea.

Puntilla oso ederra eta dotorea izan da, eta edonork ikus dezake. Baina, era berean, ehozirien ahokadura ezagutzen duten pertsona horiek ikusiko dute zer mimorekin, teknikarekin eta originaltasunarekin lan egin duen sortzaileak, 0. puntutik azaldu baitzigun ideiaren eta prozesuaren jatorria.

Antzinako Merkatuan, dagoeneko amaituta egongo da, eta helburua zein den azalduko digute. Bien bitartean, Marisolek salmentan jarri diren patroiak eman ditu, diru-bilketa Santutegira itzul dadin.

Patroi horietan interesaturik dagoenak, bai bere puntilla egin ahal izateko, bai egin dezakeenari oparitzeko edo, besterik gabe, Santutegitik hurbil daiteke edo Artziniega Museora mezu elektroniko bat idatzi, eta informazioarekin erantzungo zaio.

Ekitaldiko argazkiak utzi dizkizuegu.

BOL2BOL3BOL4BOL5BOL6BOL1

Artziniegako Udaletik, maiatzaren 17an, jarrera eta jokaera FGTBIfobo guztien kontra jarraituko dugula eta berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko lanean jarraituko dugula adierazi nahi dugu.

Aniztasunaren aldeko kanpaina maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 28an amaituko da eta horren barruan, LGTBI+ errealitateen azterketa Arabako kuadrilletan eta Trebiñuko barrendegian dugu, Arabako Foru Aldundiak egindakoa.

Aazterlanaren helburu nagusia hau da: Arabako herrietako eta Trebiñuko enklabeko LGTBI kolektiboaren errealitatea ezagutzea, zeina hirigune handietako egoeraren oso bestelakoa baita.

Izan ere, azterlanak balio behar du beharrezkoak diren neurriak hartzeko eta Araba inklusiboago baterantz egiteko, ahaleginak bateratu ditzan, LGTBI kolektiboak gaur egun, oraindik, aurre egin behar dion diskriminazioari aurka egiteko eta eskubideak bermatzeko.

LGTBI+ ERREALITATEEN AZTERKETA ARABAKO KUADRILLETAN ETA TREBIÑUKO BARRENDEGIAN

 Artziniegako Udalak elizan izandako sexu abusuei buruzko hitzaldia antolatu du, herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko gaiaren inguruan.
Asko entzun da telebistan eta toki guztietan atera dira kasuak, herri handi zein txikietan eta hori guztia kontuan izanda, zuzeneko informazioaren premia nabaritu da. Hori dela eta, Nafarroako Eliza barruko pederastia kasuen biktimen elkartearekin kontaktatu da eta beraiekin batera, hitzaldia antolatu da maiatzaren 18an.
Hitzaldiaren helburua horrelako kasuen berri ematea da, izandako esperientziak entzutea eta ezagutzea Nafarroan ze lan egin duten biktimei laguntza emateko.
Herritar guztiak nahi ditugu gonbidatu umeen sexu abusuei buruz sentsibilizatu eta kontzientziatzeko eta, kasuren baten berri izanez gero, arreta martxan jartzeko.
Hitzaldia maiatzaren 18an, asteazkenean, izango da, 18:00etan, Artziniegako Udaletxean.
Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 686587889
IGLESIA
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02