Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 Artziniegako Udalak elizan izandako sexu abusuei buruzko hitzaldia antolatu du, herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko gaiaren inguruan.
Asko entzun da telebistan eta toki guztietan atera dira kasuak, herri handi zein txikietan eta hori guztia kontuan izanda, zuzeneko informazioaren premia nabaritu da. Hori dela eta, Nafarroako Eliza barruko pederastia kasuen biktimen elkartearekin kontaktatu da eta beraiekin batera, hitzaldia antolatu da maiatzaren 18an.
Hitzaldiaren helburua horrelako kasuen berri ematea da, izandako esperientziak entzutea eta ezagutzea Nafarroan ze lan egin duten biktimei laguntza emateko.
Herritar guztiak nahi ditugu gonbidatu umeen sexu abusuei buruz sentsibilizatu eta kontzientziatzeko eta, kasuren baten berri izanez gero, arreta martxan jartzeko.
Hitzaldia maiatzaren 18an, asteazkenean, izango da, 18:00etan, Artziniegako Udaletxean.
Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 686587889
IGLESIA
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02