Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
 
Artziniega, 2022ko otsailaren 11.
Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Ana del Valek, Artziniegako alkate Joseba Vivancok eta ARTEA Etnografia Elkarteko lehendakari Maria Francisca Ofizialdegik erakundeen arteko hitzarmen bat sinatu dute Artziniegako Museo Etnografikoa kudeatu eta finantzatzeko. Hitzarmen horren azken helburua da, epe luzerako bideragarritasuna bermatzeaz gain, baliabide publikoen eraginkortasuna hobetzea eta erabilera optimizatzea, ingurune hurbileneko eta, orohar, Euskal Herriko pertsonen kultura, ohiturak eta bizimodua zabaltzea sustatuz eta hobetuz.
Hitzarmen horren berritasun nagusia indarraldia da (lau urte), zeina beste lau urte luza baitaiteke, eta alderdi bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromiso zehatzekin batera, sinatzaileen arabera “haiek datozen urteetarako bideragarritasuna bermatzen dute”, orain arte egon diren baterako finantzaketarako formulen ondoren. Museoa 1984an sortu zen, 2004an zabaldu zen eta gaur egun Udalaren jabetzako eraikin batean kokatua dago.
Bigarren berritasuna da Udalak hartuko duela bere gain irekiera eta jendearentzako zerbitzuaren kudeaketa, museoaren bisita gidatuen bidez, eta zerbitzu hori hartarako enpresa bat kontratatuz eskainiko du. Udalak administrazio baldintzen agiri egokiak egingo ditu ARTEArekin lankidetzan. Agiri horiek ez dute lehentasuntzat izango prestazioaren prezioa jaistea, baizik eta prestazioaren kalitateari lotutako beste alderdi batzuk. Gainera, prezio publikoak ezarriko ditu.
Bestalde, higiezina kontserbatzeaz, mantentzeaz eta garbitzeaz ere arduratuko da, baita bilduma zaintzeaz eta egoera egokian kontserbatzeaz ere, eta egin beharreko esku hartzeak ARTEA Etnografia Elkartearekin adostuko ditu.
Bestalde, ARTEAk, bildumaren jabeak, Udalaren esku jartzen du bildumaren erabilera, batera kudeatu eta ustiatzeko. Lagapen hori, jakina, egingo da baldin eta museoa epe horretan kudeatzen jarraitzen bada. Konpromisoa hartzen du, nolanahi ere, Udalarekin lankidetzan aritzen jarraitzeko bildumari eusteko, bildumarekin zerikusia duten jarduera guztietan, agiria idazteko, eta sortzen diren jarduerak jaso, aztertu eta proposatzeko.
Arabako Foru Aldundiak 55.000 euro esleitzeko konpromisoa hartu du hitzarmenaren indarraldian (zortzi urtera luzatzen bada ere bai). Kontuan izan behar da zenbateko hori 20.000 euro igo dela legegintzaldi honetan, hura hasi zenetik, azken helburua baita museo bikain horren bideragarritasuna.
Gainera, dirulaguntza horren xedearen jarraipena, kontrola eta gainbegiratzea egingo ditu, eta Udalarekin lankidetzan arituko da, Museo eta Arkeologia Zerbitzuaren bidez, hura kudeatzeko edo sustatzeko behar duten aholkularitzan.
Azkenik, Jarraipen Batzorde bat eratuko da, hitzarmena betetzen dela zaintzeko eta interpretatzeko, bai eta hitzarmenetik erator daitezkeen auziak ebazteko ere. Batzorde hori alderdi bakoitzeko pertsona batek osatuko du, eta Arabako Foru Aldundia izango da buru; urtean bi bilera egingo ditu gutxienez.
273539723 313174127521959 6471938752321158987 nMuseoWhatsApp Image 2022 02 11 at 15.52.20WhatsApp Image 2022 02 11 at 15.54.48
 
- Ana del Val Sancho, Kultura eta Kiroleko foru diputatua.
- Artziniegako alkatea, Joseba Vivanco Retes.
- Artea Etnografia Elkarteko lehendakaria, María Francisca Ofizialdegi.
 
Honen bidez dei egiten dizut datorren ostegunean, 2022ko otsailaren 10an, arratsaldeko 18:00etan, segidako aztergai- zerrendarekin egingo den Udala ohiko osoko bilkurara.
AZTERGAIAK
1.- 2022ko urtarrilaren 10ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Artziniegako Museo Etnografikoa osatzen duen bilduma aldi baterako lagatzeko hitzarmena onartzea.
3.- Artziniegako Museo Etnografikoa kudeatzeko eta finantzatzeko erakunde arteko hitzarmena onartzea.
4.- Epigrafe 2 "udal Museo Etnografikoa" sortzea, zerbitzuak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan
5.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen dituen Ordenantzako C) epigrafea aldatzea: “udal bide publikoetako lurzoruaren, hegalaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia”.
6.- Las Caseriasetako kutxatilatik Gordeliz auzoko banaketa-sarera bajan konektatzeko obraren bigarren ziurtagiria onartzea.
7.- Lubeteen esleipen-proposamena eta zuzentzea.
8.- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen behin-behineko mantentzea 2022rako luzatzea.
9.- 2021eko ekitaldiko laugarren hiruhilekoko batez besteko ordainketa-aldiaren berri ematea.
10.- 2021eko berankortasun-txostenaren berri ematea.
11.- Alkatetzaren erabakien berri ematea.
12.- Udal-kudeaketaren kontrola.
Galde-eskeak.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02