2025eko azaroaren 5etik 2026ko urtarrilaren 5era bitarteko egunetan, biak barne, ordaindu ahalizango dira, borondatezko epean, udal zerga, tasa eta prezio publikoen 2025eko ordainagiriak.
Ordaintzeko era.
1.
Finantza erakundeetan helbideratutako ordainketak: ez da ordainketa abisurik bidaliko.
— Artziniegako Udalak zuzenean kudeatuko du zergaren zenbatekoa zergadunak adierazitako
kontu korrontean:
2. Helbideratu gabeko ordainketak. Kobratzeko abisuak bidaliko dira, eta toki hauetan or-
daindu ahal izango dira:
— Kutxabanken bulegoetan.
— Banku transferentzia bidez.
— Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidearen bidez.
2026ko urtarrilaren 7tik aurrera, borondatezko epean ordaindu ez diren ordainagiriak Arabako
Foru Aldundiaren Derrigorrezko Dirubilketa Agentziara bidaliko dira, premiamendu bidez kobra
daitezen.