Asteburu hau aukera ona da, herriko jai programaz edo eliza ondoko aisialdirako guneaz gozatzeko ez ezik, ermitara hurbiltzeko ere. Erreformak 90.000 euroko kostua izan du, eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak 60.000 euroko diru laguntza eman du. Eraikina Udalarena da gaur egun. Aurrera begira, Erretes Tuterako bizilagunen iritzia kontuan hartuta, eraikin horrekin zer egin aztertuko dute.
Lan-eskaintza, LANBIDEren programaren barruan. Lehen lanbide-esperientzia administrazio publikoetan. Lanpostua: ANIMAZIO SOZIOKULTURALAREN ARLOARI LAGUNTZEKO TEKNIKARIA. Interesdunek abuztuaren 2a baino lehen eman behar dute izena LANBIDEn.