Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Hasteko eta behin, Osakidetzak ostera ere murrizketak iragarri ditu uda honetan osasun-zentroaren ordutegian. Horretaz gainera, Arteko Gure Ama ikastetxeko Zuzendaritzak salatu du Hezkuntza Sailak gutxitu egingo dituela datorren ikasturtean zentroa kudeatzeko dedikazio-orduak. Era berean, Correosek gure herrian emate duen zerbitzu apurka-apurka hondatzen ari dela egiaztatu ahal izan dugu, eta beldur gara ez ote dagoen udalerriko bulegoa ixteko arriskua.
Alde horretatik, duela egun batzuk, Udalak ikastetxeko Zuzendaritzaren eskaerak babesteko mozio bat onartu zuen, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzara bidaliko du. Bestalde, bere garaian kexak bidali genituen Correoseko hainbat instantziatara, baina ez dugu erantzunik jaso. Hori dela eta, uste dugu egoera honen aurrean Artziniegako herritarrak ere mobilizatzeko unea heldu dela.
Horregatik, une erabakigarri honetan, Artziniegako Udalak herritarrei dei egiten die murrizketa horien aurka eta gure herriaren zerbitzu publikoen alde manifestatzera. Beraz, datorren ostiralean, ekainak 21, 19:30ean udal pilotalekuan egingo den elkarretaratzera gonbidatzen zaituztegu.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02