Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hiriska emakumeen elkarteak, Artziniegako Udalaren laguntzarekin, Eguberrietako gozogintza lehaiketaren hogeigarren edizioa antolatuko du datorren ostiralean, abenduak 14. 

Azken buruko eta goxokiak 17:30etatik 18:00etara bitartean bilduko dira Udaletxe sarrean.

Parte hartzaile guztiei landare bat eta bonboiak emango bazaizkie ere, hauek izango dira banatuko diren hiru sari nagusiak:

- Aurkezpen onenari saria

-Prestaketa onenari saria

- Zapore onenari saria

 Gozoki eta azken burukoak lehiaketa bukatutakoan aretoan bertan dastatuko dira eta sari banaketa arratsaldeko 19:00etatik aurrera burutuko dute.

Abenduaren 15ean, 11:00etatik 13:30etara bitartean, Artziniegako udal liburutegiak ateak irekiko ditu, Urizahar elkarteak, Artziniergako Udalarekin batera, jostaiulen bilketa solidarioa hartzeko. Egoera onean dauden jostailuak baldin badituzue, etxean lekua okupatzen eta inork erabiltzen ez baditu...ez zalantzarik izan eta lagundu...

Zure jostailuek beste ume batzuen irribarrea eragin dezakete.

Arreta mantendu eta odola ematen jarraitzeko hiritarren konpromisoa bere horretan jarrai dezan, datorren ostiralean abenduak 7, 17:00etatik 20:00etara, odola emateko unitatea Hiriko Atean, frontoian instalatuko dute.

Odola emateko kanpainak funtsezkoak dira opor garaian, izan ere erreserbak behera eta beharrak gora egiten baitute. Hori dela eta, Artziniegako gizon eta emakumeen solidaritateari so egin eta dei egiten dizuegu odola ematen jarrai dezazuen eta hortaz bizitza ematen jarrai dezazuen.

Nork eman dezake odola?

ODOL EMATEAK ARTZINIEGAN

  • Ostirala, abenduak 7
  • 17:00etatik 20:00etara
  • Hiriko Atea (frontoian)

Datorren larunbatean, abenduak 15, arratsaldeko 20:30etatik aurrera, Artziniegako Agustindar Mojen Konbentuak, Mendieta Kultura elkarteak, Artziniegako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako "De Bach a Kurtag" kontzertua hartuko du, Gonzalo Martin biolajotzailearen eskutik.

Kontzerturako sarrera doakoa izango da bazkideentzat, gainontzekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Gaur egun eta batez ere azken boladan, behar-beharrezkoa da herri edo landa- edo itsasertz-eremu bateko kide izatearen sentimendua azpimarratzea, eta horretarako funtsezkoak dira gizarte-ekitaldiak elementu intrintseko eta aglutinatzaile gisa.

Laguntzen programa berri honen bitartez, landa eta itsasertzeko udalerriei bizia eman eta horietan jarduerak egin daitezela sustatu nahi da, orain arte, ekitaldi gehienak hiri-eremuetan egin baitira.

Honako ekitaldi hauek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte: lehiaketek, jardunaldiek, eztabaidek, tailerrek, txapelketek, konferentziek eta erakusketek, beti ere 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean antolatutakoak. Diru-laguntza horietatik kanpo geratuko dira mota guztietako azokak.

Laguntza horien zenbatekoak ez da jarduera bakoitzeko 20.000 €tik gorakoa izango.

Deialdia, ondorio horietarako bideratu den aurrekontua agortzen den momentuan itxiko da.

  • Informazio gehiagorako:

landa- eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2018. urterako laguntzak

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02