Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Helburua: laguntzak eskualdearentzat interesgarriak diren jarduerak eta programak antolatzeko, garatzeko eta gauzatzeko erabiliko dira. Jarduera horiek Kuadrilla osatzen duten bost udalerrietako edozeinetan egin beharko dira (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo), edo, lurralde horretatik kanpo egiten badira, xede gisa izan behar dute Kuadrillaren eskualde-mailako interesa edo Kuadrilla bera sustatzea.

Eskaera egiteko azken eguna: 2019ko apirilaren 5a.

Onuradunak: jarduera sustatzen eta antolatzen duen norbanako edo kolektibo oro.

Laguntzen eskaera betetzeko baldintzak: informazio guztia Kuadrillaren webgunean ikusi eta/edo Kuadrillaren telefono-zenbakira deituta eska daiteke (945-399122). Horrez gain, udaletako iragarki-tauletan ere kontsulta daiteke, bertan baitaude laguntzak arautzen dituzten oinarriak.

Informazio gehiago:

http://www.cuadrilladeayala.eus/eu/2019ko-cuadrilla-de-ayala-aiarako-kuadrillaren-eskualdeko-laguntzen-deialdia/

http://www.araba.eus/botha/Boletines/2019/015/2019_015_00226_E.pdf

 

Beste dokumento batzuk:

Oinarri arautzaileak

Eskaera laburra

Iruzkidun eskaera

Zallako Aranguneko La Inmaculada auzoko 15 bis zenbakian kokatutako Zallako Hizkuntza Eskola Ofizialak jakinarazi nahi du, oitsailaren 4ko goizeko 10:00etatik hilabete bereko 21eko eguerdiko 13:00ak arte matrikula epea zabalik izango dela.

Eskolak eskaintzen dituen hizkuntza mailak honako hauek dira:

  • Euskara: A2-B1-B2
  • English: A1-B1-B2-C1
  • Français: A2-B1-B2-C1

Informazio gehiagorako hurrengo web gunean www.eoizallaheo.hezkuntza.net; 94 667 03 45 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan

Hauxe da 2019ko Aurrekontuari eta Artziniegako auzokide guztien proposamenak biltzeko Udalak prestatutako galdetegiaren inguruko informazioa. Hurrengo honetan eskaintzen zaizuen galdetegia zuk ere bete dezakezu eta nahi izanez gero, bai Udaletxean, bai Liburutegian utzi edo mail bitartez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bidali.

Proposamenak biltzeko epea 2019ko otsailaren 15ean bukatuko da.

GALDETEGIA (berton klikatu deskargatzeko)

 

AURREKONTUAREN ZIRRIBORROA DOKUMENTAZIOA (berton klikatu deskargatzeko)

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, bihar otsailaren 5ean ur etena izango dela Mendieta eta Artean.

Ur etetea goizeko 9:00etan hasi eta 12:00etan bukatuko da, gutxi gorabehera.

Ur etetea, ur hornidura sarean egin beharreko konponketa lanek eragin dute.

Barkatu eragindako endredoak

Auzko guztiei jakinarazten zaie 2018ko Ondasun higiezinen gaineko zergaren eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko Zergaren hobarietarako eskaerak aurkezteko epea hasi dela.

Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Zenbait hobari ezarri dira:

a) Familia ugariko ohiko etxebizitzetarako hobaria, honako taulari jarraituz:

Seme-alaben kopurua

Diru sarrera garbiak familia unitateko

Hobaria

3 seme-alaba, 2 seme-alaba (1 desgaitasunarekin) edo guraso bakarreko familia 2 seme-alabekin

24.500 euro

%90

4-5 seme-alaba

36.750 euro

%90

6 seme- alaba edo gehiago

49.000 euro

%90

Hobari honek eskaera bati erantzuten dio eta urtero eskatu beharko da.

Baldintza jakin batzuk bete beharko dira.

b) Etxebizitzarako erabilera bakarrik duten higiezinentzako zerga kuota osoaren hobaria, baldin eta subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza bada eta bertan bizi diren familia-unitateko kideek urtero 21.000 euro baino gutxiagoko errenta badute, baldintza jakin batzuei jarraituz.

c) Zergaren zenbateko osoaren ehuneko 50eko hobaria Eusko Jarularitzaren Etxebizitza Hutsen Programaren baitan lagatzen diren ondasun higiiezinetarako. Programa hori abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuak arautzen du. Hobari hau ezarriko zaie, halaber, antzeko beste foru- edo udal-programa batzuen bidez lagatako ondasunei.

Atal honetan ezarritako hobariak ez dira bateragarriak.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Bost leku edo gehiagoko ibilgailuentzako (titularrak familia ugari bateko kidea izan behar du) kuotaren hobaria ezartzen da, familiako ibilgailu batentzako, honako taulari jarraituz:

Seme-alaben kopurua

Diru sarrera garbiak familia unitateko

Hobaria

3 seme-alaba, 2 seme-alaba (1 desgaitasunarekin) edo guraso bakarreko familia 2 seme-alabekin

24.500 euro

%30

4-5 seme-alaba

36.750 euro

%30

6 seme- alaba edo gehiago

49.000 euro

%30

Hobari honek eskaera bati erantzuten dio eta urtero eskatu beharko da.

Baldintza jakin batzuk bete behar dira.

Edonola ere, ordenantza bietarako hobari-eskaerak udaleko bulegoetan aurkeztu beharko dira urte bakoitzeko urtarrilean edo otsailean. Informazio gehiago nahi iznez gero: Udaleko bulegoak, Udalaren webgunea, 2015eko abenduaren 11ko ALHAO (145 zenbakia) eta 2015eko abenduaren 14ko ALHAO (146 zenbakia)..

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02