Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du dagoeneko Baskonia eta Real Madrilen arteko basket partidarako sarrerak agortu direla.

 

Argazkia: Diario AS

Datorren larunbatean, martxoak 9, goizeko 11:30etan hasi eta 13:30ak bitartean, gutxi gorabehera, Udaletxe Zaharrak, Aiarako Kuadrillako fruta-arbol eta baratzeko landare barietate desberdinen inguruko identifikazio eta prospekzio proiektuak erakutsitako emaitzen aurkezpen ekitaldia hartuko du.

Aiarako Kuadrillak eta Euskal Herri Hazien Sareak antolatutako hitzorduak Artziniegan identifikatutako barietateei arreta berezia eskainiko die.

Hitzorduarekin bat egiten dutenek eskualdean ekoiztutako zumo ekologikoen dastatzean parte hartzeko aukera izango dute.

Honen bitartez, 2019ko ekitaldian mendietan esku-hartzeak egiteko eta haien abeltzaintza-erabilera hobetzeko diru-laguntzak eskatzeari buruzko informazio bilerara dei egiten zaie interesatuei. Bilera marrxoaren 6an, asteazkena, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxean.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02