Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Hiriska elkarteak bazkaria antolatuko du martxoaren 9an, larunbata, eguerdiko 14:30etatik aurrera, Igerilekuetako jatetxean.

Jarraian, 17:30ak inguru, dantza saioa izango da Mikelen musikak girotua.

Izena eman nahi duten guztiek otsailaren 25etik 28ra bitartean egin ahal izango dute, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara bitartean, Hiriskaren lokaletara joaz, edo bestela, euren datuak utz ditzakete 660743595 telefonora deituta.

Pertsona bakoitzak 16 euro ordaindu beharko ditu eta menua izena emateko momentuak aukeratzeko beta izango du.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Otsailaren 18tik 24ra bitarteko heziketa eskaintza

Otsailaren 28an, eta martxoaren 1ean, 2an eta 4an, Artziniega 2019ko Aratusteetan murgilduko da eta kolorea, musika eta poztasuna Uriko txoko guztiak beteko ditu. 

Zuk ere antolatutako hitzorduetako bat bere ere galdu nahi ez baduzu, klikatu hurrengo estekan eta jaso aurtengo Aratusteek eskaintzen duten guztiaren inguruko informazioa: 

2019ko Aratusteak

Traktoreen jabeei jakitera ematen zaie, 2019ko martxoaren 12an, goizeko 10:30etan, IATko Aztertze Unitate bat etorriko dela udalerrira. Beraz, traktoreak edo atoiak aztertu behar dituzten gustiak aipatutako egunean udal igerilekuetako aparkalekura etor daitezke. 

Prezioa: 42.14 euro.

Urizahar  Alde Zaharreko auzokideen elkarteak, Artziniegako Udalaren laguntzaz, tostada lehiaketaren hamairugarren edizio antolatuko du martxoaren 2an, larunbata.

Parte hartzaile bakoitzak 6 tostada aurkeztu beharko ditu arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara bitartean Udaletxe zaharrean.

Epaimahaiak irabazlearen izena arratsaldeko 19:30etan jakinaraziko du eta horren ostean, tostadak jango dira txokolate goxo batez lagunduta. Txokolatea, Hiriska emakumeen elkarteak egingo du.

Lehenego hirurek jateko produktu sorta bat irabaziko dute.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02