Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Duela aste pare bat zerbitzu honekin hasi zenetik, 18 pertsonak eskatu dute irakurketaren bat, eta guztira 40 liburu banatu dira. eLiburutegia programari dagokionez (Euskadiko Liburutegien Sarearen plataforma), eduki digitalak Internet bidez, streaming bidez, ordenagailuz edo gailu mugikorrez irakurtzeko aukera ematen du, eta orain zinea eta ikus-entzunezkoak online ikusteko aukera ere eskaintzen dizu (zerbitzu honen hasierako orria: www.eliburutegia.euskadi.eus). Artziniegan 5 pertsonak eskatu dute sarbide-gakoa, aukera hori iragartzen dugunetik.

 bere bulegoak berrantolatu ditu jendeari arreta hobea eta segurua emateko. Itxarote-gelak birbanatu dituzte, manparak jarri dituzte, baina, batez ere, jendeak jakin behar duena da aldez aurretik HITZORDUA eskatuta bakarrik joan ahal izango dela zentrora, "Hemendik pasatzen nintzela" edo "ez nekien ezer" edo tankerako beste barkamen batzuk alboratuz. Aldez aurretik HITZORDUA eskatu beharko da. Gainera, beste gomendio bat da, bakoitzak, ahal den guztietan, bakarrik joatea. Printzipioz, mendekotasuna duten pertsonek bakarrik veste persona batekin joan daitezke. Azkenik, Osasun Zentroaren barruan zure txandari itxaroteko moduari buruzko argibideak errespetatzea besterik ez da geratzen. GARRANTZITSUA: Eta, ez ahaztu, emandako hitzorduan puntualak izatea. Guztiok, osasun-langileen eta pazienteen segurtasuna bermatzeko. Eskerrik asko.

La imagen puede contener: interior

La imagen puede contener: personas sentadas

La imagen puede contener: interior

UPV/EHUk eskatu digu Artziniegako unibertsitate-ikasleek, haien etxeetako Internet konexioarekin arazoak izatekotan azterketak edo ebaluazioak egiteko orduan, konexio ona bermatuko lukeen udal-lokal bat izan dezaten. UPV/EHUri jakinarazi diogu Udal Liburutegia ikasle horien zerbitzura jartzen dugula.

Konfinamendua hasi zenetik Gaztelekuak gure gazteei egun hauetan entretenitzeko ekintza ezberdinak eskaini dizkie Instagram bitartez. Orain, hemendik ere errezeta, tailer, asmakizun... horiek partekatuko dizkizuegu haiekin etxean egin ahal izateko eta emaitza partekatzera animatzeko.

Oraingoan Pasahitza! https://es-es.facebook.com/936201156421991/videos/2908510445911723/
Idatzi zure erantzunak iruzkinetan?

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02