Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Play Store-n "bat NFC" aplikazio berria argitaratu berri da. Aplikazio horrek hainbat funtzionalitate ditu, hala nola bat delakoaren mugimenduak kontsultatzea eta hura kargatzea.

Jakinda landa-eremu askotan ezinezkoa zela bat birkargatzea, batez ere Gasteizko tranbiaren makinetan, Gasteizko autobus-geltokian eta Kutxabankeko kutxazain batzuetan bakarrik kargatu zitekeelako, orain aukera berri horren berri ematen da.

Erabili ahal izateko, NFC duen Android smartphone bat eduki behar da, eta Play Storeko "bat NFC" aplikazioa deskargatu. Aplikazio horretan, kargatu aukera eta zenbatekoa hautatuta eta erabiltzailearen kreditu-txartelaren datuak sartuta, berehala kargatu ahal izango dugu.

Jauregia urbanizazioan zegon arropa edukiontzia Frontoiko aparkalekura mugitu da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02